Udal hezkuntza ez formaletan izen emateko aukera laster zabalduko da
Ludoteka, Gazteleku edota Kuadrilategietako matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak datorren astean emango dituztela aurreratu du udalak. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.
Udalak jakinarazi du “laster” jarriko dela abian udal hezkuntza ez formaleko zerbitzuetan, hau da, Ludoteketan, Gaztelekuetan, Familia Gunean, Familian Jolasean eta Kuadrilategi programetan izen emateko kanpaina. Datozen egunetan xehetasun gehiago emango dituztela aurreratu dute.
Bitartean, informazioa eskuratu nahi duenak, Gazteria Azpisailari mezu bat idatzi beharko dio, Merkatuzarrera hurbildu beharko da edo deitu egin dezake telefono honetara: 943 449 606