Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kizomba dantza, kontaktuari beldurra kentzeko

Kizomba dantza ikasteko eskolak hasiko dira. Angolan du jatorria, eta helburua da Euskal Herrian jaiotako pertsonak hurbilaraztea. Ate irekien jardunaldiak egiten ari dira, eta larunbatetan Pagoan elkartu ohi dira.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/24

Iñaki Diaz zein Nagore Vegak kizomba Interneten ezagutu zuten, baina bertatik bertara ikustean harrapatu zituen. Angolan jatorria duen dantza da, musikalitate, goxotasun eta xumetasuna ezaugarri nagusi dituenak.

Artean, ez zuten elkar ezagutzen, eta dantza ezagutzeko antzeko bideak eginda, elkar topo egin zuten. Pagoa aretoan dantza saio horiek antolatzen hasi ziren, 2019an, eta Euskal Herriko zein Frantzia eta Espainiako estatuko txokoetatik etorritako hainbat lagun elkartu ohi dira bertan.

Pasa den larunbatean 100 bat lagun elkartu ziren ikasturteko lehenengo saioan. «Oso giro sanoa daukagu, goxoa, etxekoa», ziurtatu dute Vegak eta Diazek.

Orain, dantza mota hori hedatu nahi dute Euskal Herrian jaio direnen artean. Izan ere, dantza saio sozialetan parte hartzen duten gehienak beste herrialde batzuetan jaiotakoak dira.

Batxata edo saltsa bezalako dantzak eskaintzen dituzten saioetan parte hartu behar dutela esan dute, ez daudelako kizombari espezifikoki zuzendutakoak.

kizomba oiartzun

Nagore Vega eta Iñaki Diazek emango dituzte eskolak.

Zehaztu dutenez, jende askok zumbarekin lotzen du kizomba, baina ez da aerobic egiteko beste modu bat. «Bikotearekin elkar besarkatuta dantzatzen delako, oso gertu erregistro batzuetan (tarraxinhan, adibidez). Hori oso arraroa egiten zaigu, ez daukagu sozialki onartuta, badirudi ondokoa ukitzeak kalanbrea ematen digula. Beldurra diogu ukitze horrek sortuko digun sentsazioari», esan dute.

Fisikoki eta mentalki onura asko dituela esan dute ikastaroen antolatzaileek, baita sozialki ere. «Jende pila bat ezagutzeko aukera ematen du», nabarmendu dute, «eta konektatzeko aukera ematen dizu».
Horregatik, Mamuteko En Clave akademiara hurbiltzeko gonbita egin dute.

Ate irekien jardunaldia egingo dute etzidamu; urritik aurrera, ikastaroa

Astelehenean ate irekien lehen jardunaldia egin zuten, eta etzidamu egingo dute bigarrena. 19:30ean hasi berrientzako saioa izango da, eta 20:35ean, maila ertaina dutenentzako. Urriaren 4tik aurrera, ikasturte osoko ikastaroa eskainiko dute. Ordutegia mantenduko da.

Izena emateko, hainbat bide eskaini dituzte. Zuzenean haiekin harremanetan jartzea da horietako bat: 619 513 016 (Nagore Vega); sare sozialetan mezu pribatu bidez (Nagore Vega edo Iñaki Diaz); edota En Clave akademiara joatea, idaztea edo deitzea (633 949 798).

«Ez bilatu Youtuben»
Ikastaroaren sustatzaileek aholku bat eman diete kizomba ezagutu nahi dutenei: ez dezatela Youtuben ikusi. «Famatuak egin diren bideoak daude eta bertan ikusten dena ez da kizomba: elkar igurztea eta ipurdia mugitzea. Hori baino eleganteagoa da kizomba, goxoagoa… Gainera, hainbat erregistro ditu eta ez da guztietan berdin dantzatzen».

Hobe ezagutzeko, En Clavera edo saio batera joatera animatu dute. «Ohartuko dira ez dela batere zaila, adin guztietako edonork dantza dezakeela. Gure festetan denetariko jendea dago. Ziur gaude gustatuko zaiela. Egia da hasieran arraroa egiten dela elkar besarkatzea, bereziki ezezagunekin. Sozialki ez gaude ohituta, baina ez dago mugak hautsi eta gertutasun hori baino gauza ederragorik».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.