Oiartzuerazko hitzen erronka laugarren astera 'ailletu' da
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 'ailletu' hitza proposatu du aste honetarako. Meme edota bideoak sare sozialetara igotzeko deia ez da aldatu.
Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barruko dinamikak aurrera jarraitzen du. Laugarren astera iritsi da, eta aste honetako proposamena ailletu da.
Sare sozialetara igotzeko gonbitak bere horretan jarraitzen du. Facebook edo Instagramera igo daitezke meme edota bideoak, Ttur-ttur etiketatuta eta #hitzaoiartzueraz traolarekin.
Erronka ekuadorrera ailletuko da datorren astean.