Joanes Larretxea Martuteneko espetxera ekarriko dutela iragarri dute
Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.
Espainiako Espetxe Erakundeen idazkaritza nagusiak jakinarazi duenez —eta Berriak jaso— bederatzi euskal preso hurbilduko dituzte Euskal Herriko espetxeetara. Horietako bat Joanes Larretxea da, oiartzuarra.
Asturiaseko espetxetik Martutenekora eramango dute. Pasa den urteko abendutik dago Villabonan espetxeratua (herritik 397 kilometrora), eta aurretik Herrera de la Manchan dispertsatua zuten.