Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Euskara aniztasunetik indartzeko plana

Edonork egin ahal izango dio ekarpena II. Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoari, euskaraz jakin edo ez. Aurreko hamar urteetako eskarmentua baliatuko dute datozenotan euskara udalerrian sustatzeko; galdetegia eta arlokako bilerak izango dituzte gako.

Asteazkenean aurkeztu zuten plan berria, San Pedron.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/10/08

Lehendabiziko Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa 2010-2020 epealdirako osatu zen. Saiakera horren kariaz, hamar urtez udalerrian euskararen erabilera eta normalizazioari bultza egiteko zer eta nola egin behar zen aztertu eta hori egikaritzeko ekintzak martxan jarri dituzte hainbat herritarrek, udalarekin batera.

Estrategia hura aurrera eramateko, hain zuzen, sortu zen 2010ean Euskararen Aholku Batzordea. Euskalgintzaren inguruan diharduten hainbat eragile —ikastetxe, euskaltegi, barrutietako batzorde, merkatari elkarte eta gazteen aisialdiko nahiz udaleko ordezkariak— helburu berberak batu zituen: bizitzako arlo desberdinetan euskara indartzea.

Aurtengo maiatzean ekin zion taldeak lehen zikloa ixteko balorazioak barrutiz barruti egiteari. Plana osatzeko prozesuan edota bertatik eratorritako ekintzetan parte hartu izan duten pasaitarrak atzera begira jarri ziren, eta bertatik jasotako ekarpenak bigarren plangintzaren abiapuntu izango dira orain.

Lehen plana zimendu
Datozen hamar urteotan Pasaian euskara sustraitu dadin zer eta nola egin behar den jasoko du bigarren plan estrategikoak, aurrekoaren eskarmentutik ekinda.

Kuadrillategiko zuzendari eta batzordeko kide Maddi Osorok egunera arte jasotako fruituen eta «oraindik egiteke» gelditu direnen berri eman du, eta lorpen gisa aurkeztu du Aholku Batzordearen sorrera bera: «Elkarlan horrek egitasmoak koordinatu eta indar gehiago hartzea dakar». Horren froga gisa aipatu du Euskaraldiaren antolakuntza.

Patxi Azparrenek, Antxoko AEK-ko ordezkariak, lehen planarekin erdietsitako beste gako bat hartu du ahotan, «herritarren aktibazioa». Horren adierazle dira, batetik, hainbat euskara talde sortu izana, eta, bestetik, euskaltegietan abiarazitako beka-sistema. «Geroz eta heldu gehiagok euskara jakiteko bidea».

Aurrera begirako erronkak
Lehen planaren beste erronketako bat ahozkotasuna sustatzea zelarik, ikastetxeekin elkarlanean, bertsolaritza nahiz antzerkia landu dira, nerabeek berariaz euskara erabiltzeko espazio ludiko bezala. Aisian topatu dute, ordea, hutsuneetako bat: haur eta nerabeen denbora libreko hainbat jarduera gaztelaniaz eskaintzen dira, eta horietan ez dute «nahi besteko arrakasta» izan azken urteotako saiakerek.

Halaber, merkataritza eta ostalaritza establezimendu batzuetako hizkuntza paisaian euskarak oraindik presentziarik ez duela ere igarri dute.

Euskararen hedapenak aurretik bide luzea duenez gero, irudi eta izen berriekin —Bokale—, datozen hamar urteetarako martxan da jadanik Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea. II. Plan Estrategikoak ahalik eta eragile gehien batzea nahi dute.

Hartarako, udalerriko hamabi pasaitar «erreferente» elkarrizketatu eta bere arlotik euskarari buruz duten ikuspuntua jasoko dute. Horrez gain, beste pasaitarrak prozesuan parte hartzera ere gonbidatuko dituzte. Izenak aurki jakinaraziko ditu udalak.

Galdetegi bat ere zabalduko dute pasaitarren artean, euskarak herrian dituen gabezia eta beharren berri jasotzeko; hilaren 20ra arte egongo da erantzungai Pasaiako Udalaren atarian eta udal liburutegietan. Bildutako informazioa oinarri izango zaie gerora plana osatzen hasteko deituko dituzten bilkuretarako; barruti bakoitzeko, bina.

Arloka antolatuko dituzte horiek: aisia, kirola, gazteak, merkatariak, herri eragileak… Horiez gain, beste bina bilera ireki egingo dituzte barrutiko. Arduradunek nabarmendu dute osaketan edonork parte har dezakeela, ez dela ezinbestekoa euskaraz jakitea. «Erdaldunen edo euskaraz ongi moldatzen ez direnen ekarpenak ere behar ditugu».

Aholku Batzordeak irudi eta izen berria izango ditu
Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak egindako hausnarketa prozesutik jaio zen Bokale izena. Ausaz ez, bokalea bera baita Pasaiaren bereizgarri. Lau barrutiak kolore banarekin irudikatu nahi izan ditu Txakur Gorria diseinu taldeak badiaren tankera hartu duen logoan.

Edurne Urkiola. Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria: «Hainbat sektore berri aktibatu nahiko genituzke euskarara hurbil daitezen»
Arloka egingo diren bilerekin hainbat sektore berri aktibatu nahiko genituzke euskarara hurbil daitezen. Bereziki haur eta nerabeen parte-hartzea bultzatu nahi dugu plan berriarekin, azken hilabeteotan Eskubidean planarekin egiten ibili garen ildo beretik. Aisia eta kirola antolatzen duten elkarteengana ere heldu nahi dugu, eta kontziente garen arren zaila dela, espazio anitza baita, lan munduko eragileak ere aktibatu nahiko genituzke.

Patxi Azparren. Antxoko AEK-ko ordezkaria: «Euskararen erabilera sustatzea dugu erronka nagusia»
2010eko Plan Estrategikoak lan ildo berriak zabaldu zituen. Egiari zor, lan ildo horiek arrakastatsuak izan ziren eta kalean zein euskaltegietan antzeman genuen. Hurrengo hamar urteetara begira erronka berriak ditugu, egoera soziolinguistikoa uste baino gehiago aldatu baita.
Euskararen erabilera sustatzea dugu erronka nagusia. Planari esker, gako batzuk aurkitu nahi ditugu proposamen zehatzak eta gauzagarriak bultzatu ahal izateko.

Maddi Osoro. Kuadrillategiko koordinatzailea: «Gazteekin parte hartze saioak egingo ditugu, planean txertatzeko ideiak jasotzeko»
Haur eta nerabeek udaleko zenbait erabakitan parte hartzen duten bezala, plan honen osaketan ere parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Haien bizipen eta iritziak oso garrantzitsuak dira plan egoki eta errealista bat egiterako orduan. Izan ere, beraiek dira etorkizuna.Horretarako, hainbat udal zerbitzutan diharduten gazteekin parte hartze saioak egingo ditugu, hainbat dinamikaren bitartez, planean txertatzeko dituzten ideiak jasotzeko.

Juncal Olaizola. Karmengo Amako zuzendaria: «Euskaratik urrun daudenak prozesuaren parte sentitzea funtsezkoa da»
Euskararen normalizazioak guztion konpromisoa behar du, eta erdaldunak edo euskaratik urrun daudenak prozesu horren parte sentitzea funtsezkoa da. Eskolak zeregin garrantzitsua du: familiak ohartaraztea ardura ez dela zentroarena soilik. Datuek erakusten dute hezkuntza sistema ez dela lortzen ari esperotako euskalduntze maila. Etxekoek balioa eman behar diote, ikasleak konturatzeko euskara benetan baliagarri eta beharrezko izango dutela.

Nahikari Otermin. Euskara zinegotzia: «Euskararen erabilera beherakada bat jasaten ari da ezinbestean»
Datuek euskararen ezagutza gora egiten ari dela erakusten badute ere, erabilera beherakada bat jasaten ari da ezin-
bestean.
Pasaia euskaldunago bat nahi badugu, datozen urteetarako aurrera eraman beharko diren ekintzak planifikatu beharko ditugu, eta horretan datza, hain zuzen ere, euskararen plan estrategikoa: Pasaia euskaldunago baten bidean garatu beharreko diagnostiko eta ekintza plana osatzean.

Erlazionatutako edukia‘Bokale’, Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoaren gidari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.