Okindegian euskaraz aritzen denak saria irabaz dezake
Okindegietan euskara sustatzeko 'Atera mamia euskarari!' kanpainarekin jarraituz, zozketa bat martxan jarri du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Urriaren 15tik azaroaren 2a arte ahalko da parte hartu eskualdeko hainbat okindegietan.
Urtero Oarsoaldeko Euskara Batzordeak gremio bat hautatzen du, sektore horretako establezimenduetan euskaraz hitz egiteko ahaleginak biderkatzeko. Ildo horretan, apirilean abiatu zuten Atera mamia euskarari! izeneko kanpaina, eta eskualdeko okindegiak ari dira izaten euskararem normalizazio kanpainaren eremu.
Udazkenerako, kanpainarekin lotutako lehiaketa bat sustatzea zuen asmo batzordeak. Ondorioz, urriaren 15tik azaroaren 2a bitarte, euskaraz ogia eskatzen dutenei, zozketa batean parte hartzeko txartela emango diete.
Irabazlea nor den azaroaren 5an jakingo da: hilabete batez ogia doan jasotzea izango da saria.