Iker Sarriegiren aldeko herri bazkaria egingo dute hilaren 30ean
13/13 auziaren barruan epaitzen ari diren Iker Sarriegiren aldeko egun osoko egitaraua antolatu dute. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro tabernan.
13/13 auziaren barruan (beste zazpi euskal herritarrekin batera) Espainiako Auzitegi Nazionala epaitzen ari den Iker Sarriegiren aldeko herri bazkaria antolatu dute Oiartzunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute hilaren 30erako (larunbata da) Elorsoro kiroldegian, Iker Oiartzunen! lelopean.
14:30ean emango diote hasiera aldarrikapen egunari, irekiera ekitaldi batekin. Ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldean zehar bingo herrikoia eta ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.
Sarrera orokorra 18 eurokoa da, ikasle eta langabeena 12 eurokoa, eta haurrena 9koa. Kastro tabernan eros daitezke jada.
Bildutako diru guztia epaiketaren kostuei aurre egiteko baliatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.