2021/10

2022ko aurrekontuaren proposamena aurkeztu du udal gobernuak

21 milioi eurotik gorako partidaren %60 oinarrizko zerbitzu publikoetara eta gizarte zerbitzuetara bideratuko dute. 2021ekoa baino %4 altuago da kopurua.

Zergak izoztea proposatu du PSE-EEk

Ordenantza Fiskalak aztertuko ditu udalbatzak datorren asteartean. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen bere proposamena gobernu taldeak—EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria—. eta gaur, berea aurkeztu du alderdi sozialistak Isaac Palencia bozeramailearen eskutik.

Jon Baguesek jasoko du Manuel Lekuona saria

Euskal ondarearen alde, hainbat arlotatik, egindako lanagatik aukeratu dute Bagues saria emateko. Izan ere, berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean aritu da musikologo eta artxibozaina.

Denek bizitzeko behar dutena bermatua izan dezaten

BGOE Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren alde aurkeztu duten Herri Ekimen Legegileari babesteko baliatuko dituzte sinadura horiek.

Arditurriko bide berdea sustatzeko milioi bat euro

Gurutze Oiartzungo kaskoarekin lotuko duen ardatz berria egin, eta Errenteria-Oreretan AP-8 eta AP-1 azpian dagoen bidegorri eremuan hobetze lanak egingo dituzte.

Pasaitarrentzako Luzuriaga baten alde agertu da Donostiako Udala

Eraikina hiriburuko lurretan egotea "oztopo" ez litzakeela adierazi eta lankidetza eskaini dio Donostiako Ogasun zinegotziak Pasaiako Udalari.

Luzuriaga eta Molinao arteko aparkaleku berria martxan da

Topoa lurperatzeko lanen ondorio da aparkatzeko espazio berria. Dagoeneko hogei bat plaza erabilgarri daude, eta beste hainbat gaitzeko lanean dihardute.

Juanito Mitxelena

Juanito Mitxelenaren omenezko bertso saioa egingo dute igandean

Mitxelena zenarekin bertso tarteak partekatu zituztenak igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Josu Ibarguren.

San Tomas egunak Zumardia hartuko du aurten

Norbanakoek eta elkarteek osatzen dute San Tomas batzordea, eta bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, inoiz baino beharrezkoagoa eta garrantzitsuagoa izango baita batzordearen esanetan ahalik eta jende gehienaren laguntza.

Hackerrak

'Hackerrak', umorez eta musikaz betetako antzezlana, igandean

Oiartzungo antzerki programazioaren bigarren saioa izango da hilaren 24an. Nomofobikak taldearen antzezlana ikusteko aukera egongo da.

Ikus-entzunezkoak sormenetik lantzeko bi tailer Herri Arte Eskolan

Argazkilaritza estenopeikoa (4 saio) eta Artearen Historiaren animazioa (8 saio) dira antolatu dituen bi tailerrak.

Kolapsora eramango ditu ikusleak OzZinemak

'El Colapso' seriearen kapitulu guztiak bi egunetan emango ditu zineklubak.

antzerkia famili ugaria

Oiartzungo aktore gazteen ' Famili ugaria', bihar Donostian

Oiartzungo Antzerki Eskolako taldeak antzezlana eskainiko du bihar arratsaldean Kontadoresen, Gazteen Antzerki Topaketen barruan.

euskararen aktibazioa

Euskararen aktibazio bilera egingo dute gaur

Haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzenduta dago bilera, hizkuntza ohituretan eragiteko. Udaletxeko areto nagusian elkartuko dira.

euskal herria plazako parkingerako

Euskal Herria plazako parkingerako oinezkoentzako sarrera egiten ari dira

Oinezkoen mugikortasuna hobetzea da lanen helburua, modu horretan Doneztebe plazara arteko pasarte segurua izateko.

Umorezko antzerkiaren azken bi obrak, larunbat eta igandean

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 40. ekitaldia asteburuan bukatuko da, 'Save The Temazo' eta 'Ave, Osos!' lanekin. Antxo eta Donibanen emango dituzte.

ZOZKETA

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Coviran Granadaren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Bederatzitik bederatzi, garaipen guztiak EPLEko alebin eta infantilen poltsikora

Ez da nolanahiko emaitza gaztetxoena. Alebinetan, Minguez, Suarez, Caballero, Castillo eta Perez ari dira, eta infantiletan, Zapirain, Bouasquer, Oiarbide eta Larra.

Bigarren dorreoian egin behar dituzten lanengatik kezka azaldu du Eguzkik

Taldearen arabera, dorreoian begiratoki bat egin nahi dute. Horretarako hainbat lan egin behar dira Jaizkibelen: horiek ez egiteko eskatu du.

Gehiago