2021/10

Aniztasuna aukera bihurtzeko topagunea

Jatorri anitzeko familien arteko topaguneak sustatzeko, Ongi Etorri Eskolara proiektua martxan jarri du Udalak.

Sahatsa borda eraistearen kontrako elkarretaratzea egingo dute ostegunean

Gurutze Santuaren plazak jasoko du mobilizazioa, 19:15ean. Deitzaileek militarrik gabeko mendiaren aldeko aldarria zabalduko dute.

Saneamenduaren proiektu "osagabe eta hobegarriaz" hausnartzeko bilera

Ostegunean, 19:00etan, herri batzarra egingo dute hainbat sanjuandarrek Juanba Berasategiko Kultur Aretoan. "Kaltetu gisa" nola erantzun aztertuko dute.

Udalak ez die tasarik kobratuko aurten ostalariei terraza eta mahaiengatik

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte, %100eko hobaria aplikatuko du udalak ostalaritza sektoreko terraza eta mahaitxoen tasan.

maskara haurtzaro mobilizazioa

Haurrek maskara eramatearen kontra mobilizatu dira

Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute ikastolako jolastokian, maskara derrigorrez janztearen kontra.

oiartzun udalbatzarra

Ezohiko udalbatzarra, kirol instalazioen kontratazio prozesua onartzeko

Oiartzungo Udalbatza plenoan elkartu da gaur goizean, Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuen kontratua urtebete luzatzeko.

kirol elikadura oiartzun

Kirol elikadurari buruzko solasaldia, gaur arratsaldean

Idoia Larrañaga, Martxel Bereau eta Nerea Abancensekin izango da hitzaldia, Kirol Astearen barruan. Labore Oarson izango da ekitaldia.

Azabaratzako borda bat bota dute

Ustez, eremu militarrean dagoelako eraitsi dute eraikina. Guardia Zibilak bertara joateko bide guztiak itxi egin ditu.

racing oiartzun ke

Hiru puntu izan behar zutenak bakarrean geratu dira

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak berdindu egin du Santanderren. Sortutako aukerak ez dituzte aprobetxatu. Mutilek galdu egin dute.

Historiaren B aldea kontatzen hasi dira Xamakoerrekan

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea.

IRITZI EMAILEAK. IRAITZ MATEO GOGORZA. OIARTZUN.

10 kilometro

Xabier Terrones idazleak 'La noche del 19' liburua aurkeztuko du

Hilaren 28an, osteguna, izango da lanaren aurkezpena, Trintxerpeko liburutegian. 19:00etan hasiko den saiora gonbidatu dituzte "herritar guztiak".

Zubitxo Korkoi Beltza, hilaren 30ean

Piztu Lezoren jarduerak 2019ko Zubitxo Korkoi iniziatibari jarraipena emango dio. Gau Beltzarekin lotutako elementuak gehituko dituzte.

sutar pintaketak

Ondare artistikoa zaindu eta errespetatzeko eskatu du udalak

'Sutar' eskulturan pintaketak egin dituzte, eta udalak garbituko egingo duela iragarri du. Hala ere, "tristura" adierazi dute.

amakina

'Amakiña' hitz daude oiartzueraz, baina aste honetan bakarra tokatzen da

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka zazpigarren astean sartu da. 'Amakiña' hitza da aste honetan proposatu dutena.

annie ernaux

Annie Ernauxen pasioa 'debekatua', Irakurketa Taldean hizpide

Oiartzungo Irakurketa Taldek ikasturteko bigarren saioa izango du gaur, 'Pasio hutsa' hizpide izateko. Datorren hilerako, Gael Fayeren 'Ene herri txikia'.

Odol_emaileak_Oiartzun

Odola emateko zita jarri dute gaur arratsalderako

Manuel Lekuona bibliotekan odola emateko aukera egongo da ia lau orduz. Bi hilabetean behin egiten den ematea izango da gaurkoa.

Piraguismoak 140 gazte elkartu ditu Hospitalilloko kaian

Pasaia Kayak izan da Eskola Kiroleko zerbitzuaren arduradun. Datorren larunbatean egingo dute bigarren saioa, eta LH 5eko 150 gazte espero dituzte orduan.

luzean

Enrike Abril errebote txapelketa, Luzean taldearentzat

Behar Zana eta Luzean taldeen artean jokatu dute finala, Oiartzungo Beheko Plazan. Lapurtarrak 13-2 nagusitu ziren norgehiagokan.

Astebetean, sei COVID-19 kasu Oarsoaldean

Horietatik bost Errenteria-Oreretan jaso dituzte osasun zerbitzuek, eta bat Pasaian. Lezoko eta Oiartzungo 100.000 biztanleko tasa zerokoa da.

Gehiago