Azaroaren 25a prestatzeko batzarra, bihar
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzar irekia deitu du bihar arratsalderako. Urteko plangintzarekin hasteko saioa izango da.
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzar irekia deitu du bihar arratsalderako. Indarkeria matxistaren kontrako eguna izango da hilabete honetan, eta hori prestatzeko elkartuko dira bihar —hilak 2, asteartea—, Munanierren. 17:00etan jarri dute hitzordua.
Azaroaren 25a antolatzen hasteaz gain, ikasturteko plangintza martxan jartzen hasiko dira.