Pixka bat hazi da positiboen tasa Oarsoaldean, astebetean
Azken zazpi egunetan 30 positibo egon dira eskualde osoan. Lezo eta Pasaia dira positibotasun tasa hiru zifretan dutenak.
COVID-19agatik positiboen tasa igo da Oarsoaldeko lau udalerrietan, modu arin batean, Osakidetzaren asteroko txostenaren arabera. Guztira 30 kasu izan ziren pasa den astean, aurrekoan baino bederatzi gehiago.
Lezo eta Pasaian positibo tasek hiru zifra gainditzen dituzte. Lezon 148ra iristen da, pasa den astean lau positibo pilatuta (aurreko astelehenean 82n zegoen).
Pasaian, berriz, 125era igo da —aurreko astelehenean 47koa zen tasa—. Hamalau positibo atzeman zituzten.
Apalagoa da tasa Oiartzunen, baina gora egin du. Hiru positibo aurkituta, 67ra hazi da, gaur zortziko 38tik.
Errenteria-Oreretak du Oarsoaldeko kopuru txikiena. Pasa den astean bederatzi positibo izan ziren, eta 34ra igo da tasa, aurreko astean baino hamar puntu gehiago.