Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lopez de Herediaren golak ez dira nahikoa izan garaipena eramateko

Oiartzunek Osasunaren bisita jaso du Ugaldetxon, partida animatuan. Mutilek Aretxabaletan galdu dute, hasieratik okertu zen partidan.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/11/01
oiartzun ke osasuna matxista

Partida bukatzean eraso matxisten kontrako pankarta atera zuten bi taldeek.

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak ez zuen emaitza onik lortu atzo eguerdian Karla Lekuonan jokatutako partidan, baina hortzak erakutsi zizkion Osasuna Bri.

Hori bai, norgehiagoka modu txarrean hasi zen etxeko taldearentzat. Iruindarrek bi gol sartu zituzten, jokoan izan zuten nagusitasunaren fruitua bilduz. Atsedenaldira iritsi baino lehen Ane Lopez de Herediak arnas pixka bat eman zien oiartzuarrei.

Bigarren zatiaren hasierak ez zuen zerikusirik izan partidako lehenengo minutuekin: talde urdina egonkortuago zelairatu zen, eta arriskua sortzeko gai izan ziren. Hala ere, atearen aurrean asmatu zutenak gorritxoak izan ziren.

Jasotako hirugarren gol horrek oiartzuarrak, kikildu beharrean, hauspotu zituen. Erasora jo zuten, atea etengabe bilatuz, eta aldea txikitzea lortu zuen, berriro, Ane Lopez de Herediak. Ez zen gehiagorako tarterik izan.

Partida bukatu ondoren, bi taldeetako jokalari eta beste ordezkari batzuek pankarta atera zuten eraso matxisten kontra. Izan ere, urriaren 10ean, Karolina Sarasua Osasunako jokalariak irain matxistak jaso zituen Santanderren, Nueva Montaña taldearen kontra jokatutako partidan.

Kantabriako klub horren txandala zeramaten bost mutil oso gaztek mehatxatu, epailearen aktaren arabera (epaileari ere irain matxistak bota zizkioten). Nueva Montañako presidenteak berak salaketa jarri zuen irainak bota zituztenen kontra.

Nesken B eta C taldeak, lider

Mutilen talde nagusiak, berriz, Aretxabaletan jokatu zuen larunbat arratsaldean. Etxekoak azkar aurreratu ziren, baina oiartzuarrak ez ziren hondoratu. Behin eta berriro bilatu zuten Deba Goienako taldearen atea, asmatu gabe.

Bigarren zatian punteriak ez zuen hobera egin. Bai, ordea, UDArenak, eta horrela beste bi gol gehiago lortu zituzten.

Gainontzeko futbol taldeei dagokienez, nesken bigarren taldeak emaitza sendoa lortu zuen Deban, eta sailkapenaren buruan da. C taldea ere bikain dabil, are gehiago Santo Tomas garaituta. Lehenengo postuan dira beraiek ere.

Mutilen bigarren taldeak, berriz, Vasconiaren kontra galdu zuen. Zazpi partidatan garaipen bakarra lortu du Oiartuzn Bk.

Areto futbolean, Miren Tabernak Eguzki taldea jipoitu zuen, Lasarte-Oriako kiroldegian. Pixkanaka goiko postuetan finkatzen ari dira. Garaipen hori Oiartzun KEk ostegunean lortu zuenari batu zaio.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Osasuna B: 2-3.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Aretxabaleta UDA – Oiartzun: 3-0.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Amaikak Bat — Oiartzun: 1-5.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Vasconia: 0-2.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Santo Tomas Lizeoa: 3-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Herrikide: 4-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Eguzki Ventanas Isu— Miren Taberna: 2-7.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek jokatzen duen liga ez da jokatu.

Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak parte diren ligako taldeek atsedena hartu dute asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.