Miren Narbaiza azaroaren 28n arituko da, 'KantagiLtza' barruan
Solasaldi musikatuen zikloan aritzeko gonbidatu dute, Mice ezizenarekin taulaz taula ibiltzen dena. Sarrerak Kastron daude salgai.
Lagun Arteko Garaia elkarteak iragarri zuen Niko Etxarten solasaldi musikatua ez zela izango bigarren zikloko azkena.
Hilaren 28an, Miren Narbaiza musikari eibartarraren txanda izango da. 2017ra arte Napoka Iria taldeko partaide izan zen, eta ordutik aurrera Mice ezizenarekin ari da musika sortzen.
Saioa 18:00etan hasiko da. Arizmendieneko lorategian izango da, eguraldi ona eginez gero. Bestela, bibliotekan izango da.
Sarrerak salgai daude, Kastro tabernan, zazpi euroren truke. Berez, igande honetan egitekoak ziren, baina hilabeteko azkeneko igandera arte atzeratu dute saioa.
Aurreko hiru saioetan, Gotzon Barandiaran izan da dinamizatzailea. Miren Narbaizari galderak egingo dizkionak ere bera izango da.