Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutakoak gogoraraziko dituzte

Elkarbizitza eta memoriaren dinamikaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak. Maria Josefa Sansberro oiartzuarra omenduko dute.

deportatuak oiartzun EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariek aurkeztu dute deportatuen gaia landuko duen zikloa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/11/02

1936tik gaur egunera arteko giza eskubideen urraketak ikertzeko dinamika martxan du Oiartzungo Udalak.

Hainbat iniziatiba egin dira agintaldi honetan, oroimena eta egiarekin lotuta. Izan ere, bi kontzeptu horiek garrantzia handia dute udalarentzat, elkarbizitzarako bidean.

Honako 1936an errepresaliatutako udalbatzarrari omenaldia; Oroimena eta egia. Bizkidetzaren bidea hitzaldi-zikloa; Burgoseko Prozesua. Frankismoari epaiketa erakusketa edota giza eskubideen urraketak ikertzeko hitzarmena Aranzadirekin.

Udaleko bi alderdien kontsentsuarekin ari dira bide hori aurrera eramaten.

Oraingoan, nazien kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten euskal herritarren kasua azaleratu nahi du udalak, gai nahiko ezezaguna dela iritzita. Tartean da Maria Josefa Sansberro oiartzuarra.

“Herrian gutxi dakigu gaiari buruz eta gertatutakoa hobeto ezagutu eta Maria Josefaren kasua zabaltzeko baliatu nahi dugu datorren astea”, adierazi du udalak.

Erakusketa eta hitzaldia

Hiru ekitaldi antolatu dituzte deportatuak gogorarazteko, Katin Txiki eta La Ilusion elkarteen laguntzarekin. Hilaren 8tik 13ra —datorren astelehenetik ostiralera—, La Ilusion eta Amical de Mauthausen elkarteek prestatutako Euskaldunak eta deportazioa erakusketa ikusteko aukera egongo da.

Erakusketa irekitzeko, Etxahun Galparsoro Ansola historialariak hitzaldia emango du. Galparsorok Bilbao en Mauthausen: Memorias de supervivencia de un deportado vasco liburua idatzi du. Marcelino Bilbao deportatuak bizitakoak bertan bildu ditu.

Nazien kontzentrazio eremuetara deportatutako hego euskal herritarren gaia kokatzeaz gain, Maria Josefa Sansberro oiartzuarraren kasuari buruz hitz egingo du Galparsorok.

Erakusketa eta hitzaldia Arizmendi etxeko aretoan izango dira (lorategitik sartu beharko da).

Aitortza Sansberrori

Maria Josefa Sansberro Etxeberria oiartzuarraren omenezko ekitaldi instituzionalarekin bukatuko da egitaraua.

Bera izan zen nazien esparru batera deportatu zuten oiartzuar bakarra. Berrondo baserrian jaio zen, 1895ean, eta Azkainera ezkondu zen. Banatu ondoren, Azkaine eta Sara arteko Santinazio lepoko ostatua hartu zuen.

Aliatuekin kolaboratu zuen Nivelle Bidassoa sarearen bitartez. Bordelen atxilotu zuten 1944ko abuztuan, eta handik Dachaura (Alemanian) eraman zuten. Beste hiru esparrutan izan zuten, urte hartako azaroaren 13an hil zen arte.

Bere heriotzaren 77. urteurrenerako antolatu dute omenaldi ekitaldia. “Sansberrori bere jaioterriaren aldetik merezi duen aitortza” eman nahi dio udalak.

Ez dira gutxi Euskal Herritik kanpo jaso dituenak: Freedom, Mort pour la France eta Vermeil dominak ditu, hil ondoren jasotakoak. Gainera, Charles de Gaulle eta Dwight Eisenhower Frantziako eta AEBtako presidenteek aitortza egin zioten.

Egitaraua

  • Hilaren 8tik 13ra: Erakusketa: Euskaldunak eta deportazioa.
  • Hilak 8, astelehena, 19:00etan: Hitzaldia: Hego euskal herritarrak nazien kontzentrazio zelaietan (1940-1945). Maria Josefa Sansberroren kasua. Hizlaria: Etxahun Galparsoro Ansola historialaria
  • Azaroak 13, larunbata (12:00): Maria Josefa Sansberro Echeverriaren omenezko aitortza ekitaldia.

Oharra: Ekitaldi guztiak Arizmendienea-Urdinola etxeko aretoan izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.