Taxibusak larunbatetara luzatuko du zerbitzua
Astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du zerbitzuak. Egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu Karrika, Gurutze, eta Ergoienera.
Taxibusaren zerbitzua larunbatetan ere eskainiko dutela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Horrela, astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du.
Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetara bederatzina joan-etorri egingo ditu larunbatetan. Hori bai, aldez aurretik eskatu beharko da ordua, 615 60 55 14 telefono zenbakira deituta. Gutxienez ordu erdiko aurrerapenarekin deitu beharko da.
Taxibusaren ordutegia ikusteko udalaren webgunetik pasa daiteke.