Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Harmoniuma, beharrak transplantatu duen erreferentzia

Elizako organoak zaharberritzen ari dira. Haren ordez, parrokian bertan zegoen harmoniuma erabiltzen ari dira. Azkue Memoriala instrumentu horrekin egingo dute.

harmoniuma oiartzun Herrian hamabost harmonium katagolatu dira. Elizakoa da jotzeko moduan dagoen bakarra.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/11/05

San Esteban parrokiak badu altxor nabarmen bat: Cavaille-Coll organoa. Hala ere, orain mantenu lanak egiten ari dira, eta hiruzpalau urtez ezingo da haren soinuarekin gozatu.

Asteburu honetan Azkue Memorialaren zortzigarren ekitaldia egingo dute. Irunen eta Hondarribian emanaldiak antolatu dituzte Oiartzungo Organozaleen Elkarteko kideek, eta etorkizunean Donostiako Santa Maria elizan egin nahi dituzte —bertako titularra zen Jose Manuel Azkue—. Baina, bitartean, herrian bertan zer egin? Konponbidea etxean bertan aurkitu dute: harmoniuma.

Organo baten antzekoa da, dezente txikiagoa, eta ez du tuturik. Horrekin egin dute organoaren transplantea. «Oinekin eragindako hauspoen haizearen bidez sortzen du soinua. Haizearen indarra oinen bitartez neurtzen da. Eskusoinuarekin egiten den bezala», azaldu du Anton Mendizabal elkarteko kideak.

Parisko Christophe & Etienne etxeko harmoniuma da, eta ehun urte baino gehiago ditu. Organoaren itzalpean bizi izan da, baina erabiltzen zen garai batean. Mendizabalek azaldu du: «Hileta elizkizun batengatik zenbat ordaintzen zenuen zen kontua: dirua bazenuen, organoa jotzen zuten; bigarren mailako prezioarekin, harmoniuma; eta, pobreenei, harmonium kaskarragoa».

Genevatik San Estebanera

Mendizabalen arabera, «loratzen» ari da harmoniuma. Izan ere, organo elektronikoek bigarren plano batean utzi zuten, eta oraingo organistengan interesa pizten du instrumentu horrek. Revival baten antzekoa da, nahiz eta organista batek, ikasi gabe, ez liokeen etekinik aterako harmonium bati.

Interes handia du horietan Vincent Thevenaz Genevako (Suitza) katedraleko organista titularrak; bilduma dauka.

Thevenaz izango da Azkue Memorialeko protagonista, Vincent Barras saxofoi jotzailearekin batera. Gaur arratsaldean, Thevenazek Buster Keatonen Our hospitality film mutuari musika jarriko dio, Hondarribiko parrokian (19:00etan).

Bihar eta etzi kontzertu bana emango dute. Biharkoa Oiartzungo parrokian izango da, eta etzikoa, Irunen, Junkal parrokian. Biak hasiko dira 19:00etan. «Erakutsi nahi dugu harmoniuma ez dela bakarrik musika klasikoenerako. Adibidez, jotzen dituzte Astor Piazzola eta abarren piezak».

Musikarientzako asteburua, baina, atzo hasi zen. Thevenazek Musikeneko ikasleei master class bat eskaini zien, Oiartzungo parrokian bertan. Izan ere, goi mailako musika ikastegian ez dute harmoniumik. «Erreferentziazko harmoniuma, beraz, hemen dago», ebatzi du Mendizabalek.

Parrokiakoa Oiartzunen dagoen hamabost harmoniumetako bat da. Katalogatu egin dituzte: elizakoaz gain, Soinuenean eta zaharren etxean aurkitu dituzte, besteak beste. «Hala ere, jotzeko moduan dagoen bakarra elizakoa da». Bihar aukera polita izango da, Esteban Agirre eta Begoña Bergaretxek elizkizunetan jotzen dutenaz gain, organo espresiboa entzuteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.