Maddalen Iriarterekin hizketaldi irekia, bihar
Reina aretoan solasaldia eskainiko dute bihar, Maddalen Iriarte EH Bilduko parlamentuko ordezkariak eta Aizpea Otaegi alkateak.
Solasaldi irekia antolatu du EH Bilduk biharko, larunbata, 10:00etatik 12:00etara Reina aretoan.
Hizlari gonbidatua Maddalen Iriarte EH Bilduko parlamentuko bozeramailea izango da, eta berarekin batera egongo da Aizpea Otaegi alkatea.
Bertaratzeko ez da aurretik gonbidapenik eskuratu behar, baina segurtasun neurriak bete beharko dira berdin-berdin.