Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Urdaburu eguna ospatzeko, hiru txango proposamen eta bazkari bat

Urdaburu mendizale elkarteak bere egun handia ospatuko du, azaroaren 28an. Horretarako, haur eta helduentzako, bazkide eta ez bazkideentzako hiru irteera eta bazkari bat antolatu dituzte. Bestalde, burdinolen arrastoen bila joateko Artikutzara txangoa egingo dute ere aurretik, azaroaren 20an.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2021/11/05

Urdaburu eguna ospatuko du izen bera duen mendizale elkarteak, azaroaren 28an, eta horretarako, hiru txango desberdin eta Arritxulon bazkaria proposatu dituzte. Gainera, lehentasuna bazkideek izango duten arren, edonork parte hartu dezake, beti ere aurretik izena emanda azaroaren 18a baino lehen. Hona hemen hiru irteera aukerak:

  • Helduen txangoa: 14, 5 km egingo dituzte mendizaleek, eta ibilbidea Arrritxulo-Endara-Domiko-Bidango-Bianditz 840-Arritxulo izango da. Zumarditik aterako dira 07:30ean.
  • Eskolartekoen ohiko txangoa eta gurasoak: Listorreta-Urdaburu-Listorreta mendi martxa egingo dute, eta Iztietatik aterako da autobusa 08:00etan.
  • Txikien txangoa: Eskolartekoekin ibiltzen ez diren haurrei zuzendutako irteera izango da, eta gurasoekin edo arduradun batekin joan beharko dute nahitaez. Susperregitik abiatuko dira 08:00etan, Urdaburura igo, eta bertan Ikastolako mendizaleekin elkartuko dira. Ondoren, denak batera, Susperregira jaitsiko dira berriz.

Arritxulora iristean, 14:30ak aldera, babarrunak sakramentuekin edo haurrentzako menua jateko aukera egongo da, 20 edota 5 euroren truke. Mendi martxara joan ez, baina bazkarira bai gerturatu nahi izanez gero, autobusa aterako da Zumarditik 13:45ean.

Bestalde, azaroaren 20rako 15 kilometroko mendi irteera antolatu dute Artikutzatik hasi eta amaituta, Goizarin, Elama eta Urdalluera, Enobietako urtegitik pasata. Hala ere, lehenik, Zumardiko autobus geltokian elkartuko dira 07:30ean eta 07:35ean Lintzirinen, eta momentu horretan 10 euro kobratuko dituzte irteeraren gastuei aurre egiteko. Txangoaren asmoa, burdinolen arrastoak bisitatzea izango da.

Urdaburu egunerako edo Artikutzako irteerarako, elkartean bertan, elkartearen web orrialdean edota 943 527 879 telefono zenbakira deituta izena eman beharko da, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.