Beste lur batean sustraitzea, igandeko antzezlanaren ardatza
Artedramaren 'Atzerrian lurra garratz' antzezlana izango da Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako azaroko saioa. Sarrerak bertan salduko dituzte.
Datorren igandean, hilak 14, hileroko antzerki saioaren txanda izango da, Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen eskutik. Artedrama antzerki taldea gonbidatu dute, Atzerrian lurra garratz lana joka dezaten.
Saioa udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita. Sarrerak bost euroan jarriko dituzte salgai, udaletxean bertan.
Sinopsia
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.
Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?
Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala:
“Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.
Lan taldea
- Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.
- Aktoreak: Ander Lipus eta Laura Penagos.
- Idazkera laguntzailea: Miren Amuriza.
- Argiztapena: Arantza Flores.
- Teknika: Mikel Unamunzaga.
- Musika: Ibon Rg.
- Jantziak eta artea: Barbara Rasso.
- Eszenografia eraikuntza: Atx Teatroa.
- Kartela: Arrate Rodriguez.
- Argazkia: Ainhoa Resano.
- Teaserra: Eñaut Castagnet.
- Media: Rober Quintana.
- Ekoizpena: Iasone Parada.
- Banaketa: Irantzu Azpeitia.
- Bitartekaritza: Arantxa Hirigoyen.