Azkue Memoriala osasuntsu bueltatu da
Vincent Thevenaz eta Vincent Barrasek kontzertua eman dute Done Eztebe parrokian. Irunen eta Hondarribian ere izan dira saioak.

Thevenaz eta Barras, larunbat arratseko kontzertuan.
Oiartzungo Organozaleen Elkarteak antolatuta, Azkue Memoriala egin dute, zortzigarren aldiz. Parrokiako organoa berriztatzen ari direla eta, harmoniumarekin egin behar izan dute aurtengo kontzertua. Elizan bertan zegoen harmoniuma.
Vincent Thevenaz eta Vincent Barrasek eman zuten kontzertua, harmoniuma eta saxofoia jotzen, hurrenez hurren.
Genevako (Suitza) organista titularraren artearekin gozatu ahal izan den toki bakarra ez da izan. Ostegunean eskola magistrala eman zien Musikeneko ikasleei. Ostiralean, berriz, Hondarribiko Ama Jasokundekoa eta Sagarrondoaren parrokian aritu zen, Buster Keatonen film bati musika jartzen.
Larunbatean Barrasekin batera Oiartzunen kontzertua eman ondoren, atzo arratsaldean gauza bera egin zuen Irungo Junkal parrokian.
