'Apotheòsis Buffo' antzezlana estreinatuko du Jabatok Donibanen

Xabi Lopez 'Jabato' oiartzuar aktore eta sortzaileak bere azken lana estreinatuko du Juanba Berasategin hilaren 20an. Sarrerak eskuragai daude jada.

Xabi Lopez 'Jabato', oiartzuar aktorea, 'Apotheòsis Buffo' antzezten.

Xabi Lopez Jabato oiartzuar aktore eta sortzaileak Apotheòsis Buffo antzezlana estreinatuko du hilaren 20an (larunbata) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. 19:30ean hasiko da emanaldia eta sarrerak salgai daude, dagoeneko, honako esteka honen bidez.

Urtarrilak 9an berriro eskainiko du antzezlana  Ordua, sarrerak eta bestelako detaileak izan heinean argitaratuko du HITZAk informazioa. Obrari buruzko informazio gehiago webgunean lor daiteke.

Hona hemen Jabatoren obraren trailerra:

https://www.youtube.com/watch?v=HjPE8vkr6yo

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.