Miren Zapirainentzat saria ogia euskaraz erosteagatik

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen 'Atera mamia euskarari!' kanpainako zozketaren irabazlea izan da Zapirain. Hilabeteko ogia doan jasoko du.

Ion Pombar zinegotzia, Mari Jose Arevalo Famiko arduraduna, eta Miren Zapirain sariaren irabazlea.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (eskualdeko lau udalek dute bertan ordezkaritza) Atera mamia euskarari! kanpaina martxan izan du. Asmoa: okindegietan ere euskararen erabilera sustatzea. Urtero gremio edo sektore bat aukeratzen du batzordeak zeregin horretarako, eta aurten okindegietara eraman dute egitasmoa. Horietan erosketa egiterakoan euskara erabili dutenei zozketa batean parte hartzeko bonua eman, eta herriz herrikako zozketak egin dituzte. Lezoko irabazlea Miren Zapirain izan da, Fami okindegian erosketa euskaraz egiteagatik.

Hilaren 5ean egin zituzten eskualdeko herri bakoitzeko zozketa horiek. Ondorenean, irabazleekin argazkiak atera dituzte. Albiste honetako irudian, Zapirain bera Famiko arduradun Mari Jose Arevalorekin eta Lezoko Udaleko Euskara zinegotzi Ion Pombarrekin ageri da.

Sari potoloa eskuratu du lezoarrak: hilabeteko ogia doan jasoko du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.