Donibaneko saneamendu sarea, gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru-diputatuak azalpenak emango ditu, 10:30ean.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru-diputatuak agerraldia egingo du gaur, besteak beste Donibaneko ur saneamendu sarearen gainean proposatutako egitasmoaren xehetasunak emateko. 10:30ean da hastekoa azalpen bilkura. Bertan hainbat sanjuandar izango dira.
Asensioren agerraldia Internet bidez eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Hori egiteko sartu lotura honetan.
