Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Haur eta gazteentzako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, hurrengo astean

Haur eta gazteei zuzendutako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia berriz antolatu dute iazko geldialdiaren ondoren. Guztira bost konpainia igoko dira taulara, bost goizetan zehar, datorren azaroaren 22tik 26ra.

Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2021/11/17

27. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, haur eta nerabeentzat

Bueltan da Pasaian erreferente klasiko bilakatu den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, eta aurtengo 27. edizioa hilaren 22tik 26a bitarte izango da. Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin antolatu du udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen departamentuak, haur eta gazteei zuzendutako egitarauaren baitan.

Katalunia, Alemania, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Poloniako konpainiak etorriko dira aurten, eta goiz bana izango dute haien obrak antzezteko, Juanma Berasategi Auditorioan. Udalerriko hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ia 700 ikasle izango dituzte ikusle.

Azaroaren 22an, astelehena, Hamelin antzeztuko du Lleidako Xip Xap konpainiak. Edonorena izan litekeen hiri baten zorigaitz misteriotsua izango da agertokia, eta bertako bizilagunen elkarbizitza era dramatikoan aldatuko dela gertaera baten ondoren azaldu dute.

Hurrengo egunean, hilak 23, Alemaniako Maayan Iugman konpainiaren txanda izango da, eta Niyar, paperezko istorio bat aurkeztuko dute. Antzerki bisualeko pieza artistikoa dela dio taldeak, eta “irrika eta autoerrealizazio nahiaren istorio eternala” izango dutela ardatz diote.

Asteazkenean, azaroak 24, Eco emanaldia eskainiko du Andaluziako Ymedio konpainiak. Aske sentitzea, loturekin apurtzean baino, loturekin bizitzean datzala diote, eta protagonista dituen bi komikoen amesgaizto errepikakorra izango da afera hau. 

Azaroaren 25an, osteguna, Baychimo Gaztela eta Leongo konpainiaren Sally Jonesen kondaira-z gozatzeko aukera izango da. Ordu txarrean jaiotako eta zoritxarreko bizitza bat bizitzera kondenatua dagoen gorila baten istorioa kontatuko dute. Abentura, azpijoko, bakardade, bortizkeria, borroka, noblezia eta betiko adiskidetasunezko bizitza izango dira landuko diren gaiak.

Kukuryku ikuskizunarekin itxiko du jaialdia Poloniako Ola Muchin konpainiak, azaroaren 26an. Osvaldo Drevno magoak ustekabean egiten ditu trikimailuak  bere laguntzaile den oiloarekin, eta bidean beste hainbat pertsonaien laguntza jasoko du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.