Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Saneamendurako proiektua osa dadin exijitu du EH Bilduk

Herri proposamenarekin bat eginez, hiru eskakizun nagusi egin dizkio koalizio abertzaleak egungo proiektuari: sare integrala, gasa eta epeen murrizketa.

Saneamendu sare integrala "ingurumenaren aldeko apustu irmoa" litzakeela uste du EH Bilduk.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/11/17

Donibaneko saneamenduaren proiektua “integrala” izan dadin eskatu du Pasaiako EH Bilduk. Sanjuandarren sinadura bilketan jasotako oinarriekin bat eginez, hiru eskakizun nagusi dituzte: obren kanpo uztea aurreikusita dagoen 40 etxebizitzak ere sarean integratzea, alde zaharrera gasa eramatea eta lanen epeak murriztea.

Gasa, mendi magaletik
Berriki koalizio abertzaleak 2022ko udal aurrekonturako aurkezturiko proposamenean, Donibaneko kale zaharreko mendi magalen eta itsas-ertzaren ikerketa geologikoa egin eta gasa –edo bestelako udal azpiegiturak– menditik sartzeko aukerak aztertuko dituen proiektua idazteko diru partida eskatu du alderdiak.

Sanjuandar guztientzako saneamendu sarea
Bilkideen arabera saneamenduaren proiektua osorik gauzatzea posible da, baina hori ez egiteko arrazoia aurrekontua da: “Hori egiteak obra honetara bideratuko diren baliabide publikoak handitzea suposatuko luke”. Izan ere, 4,5 milioi euroko aurrekontua ez da aski obratik kanpo utziko liratekeen etxebizitzen barruan obrak egin eta horien tutueriak saneamendu sare berriarekin lotu ahal izateko.

Arazoa teknikoa ez, eta ekonomikoa dela argi izanik, erabakia gaitzetsi du oposizioko alderdiak. Gobernu organoek diru publikoarekin etxe pribatuetan zuzenean obrarik egin izan badute ere, diru laguntzak eskatu dituzte bizilagun horiek lanak gauza ditzaten sare berrira konektatu ahal izateko. “Hori litzateke benetan saneamendu integralaren aldeko eta batez ere ingurumenaren aldeko apustu irmoa egitea”.

Epeak murriztu
Obrak iraungo duen denbora “ahalik eta laburrena” izatea exijitu dute: “Ez da bidezkoa obrak 5-6 urtez luzatzea turismoa bultzatzen jarraitu nahi delako. Obra teknikoki 2,5-3 urtetan gauzagarria bada, epe horretan egiteko konpromisoa eskatzen dugu, bizilagunek jasan beharreko afekzioak ahalik eta murritzenak izan daitezen”.

Horrekin, turismo sektoreko komertzio eta kolektiboei diru laguntzak emateko proposamena ere egin dute, lanekin eratorritako afekzioek izango luketen inpaktu ekonomikoa orekatzeko.

“EH Bildu prest dago elkarlanerako, prest gaude beharrezkoa den diru eta baliabide publikoak obra honetara bideratzeko. Prest al daude J.I. Asensio, Izaskun Gomez eta Loreto Osa foru eta udal agintariak?”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.