Miren Narbaizak itxiko du Kantagiltzaren bigarren zikloa
Hilaren 28an (igandea da) eskainiko du kontzertua, Arizmendieneko lorategian. Sarrerak jada eskura daitezke, zazpi euroren truke.
Miren Narbaizak itxiko du Lagun Arteko Garaia elkarteak antolatutako Kantagiltza musika zikloa, hilaren 28an (igandea da) hain zuzen. Gorka Urbizu, Niko Etxart eta Olatz Salvadorren ondoren, musikari eibartarraren txanda izango da. Arizmendieneko lorategiak jasoko du musika emanaldia, eguraldi ona eginez gero noski. Bestela, bibliotekara lekualdatuko dute.
Saioa 18:00etan izango da, eta zazpi euro ordaindu beharko dituzte bertaratu nahi dutenek. Sarrerak jada salgai daude, Kastro tabernan.
2017ra arte Napoka Iria taldeko partaide izan zen Narbaiza, eta ordutik aurrera Mice ezizenarekin ari da musika sortzen.