Bizitakoa oholtza gainean
Atzerritik laguntzarik gabe iritsi ziren gazteak protagonista bilakatu, eta haien ahotsak taularatuko dituzte bihar, 20:00etan, Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan. Ados konpainiak gidatu du prozesua.
Askotan fluxuetaz hitz egiten den arren, migrazioa gizakiaren historian beti egon den fenomenoa da. Azken urteetan, tamalez, Mediterraneoa edo Bidasoa ibaia gurutzatzera Afrikatik zetozenen heriotzek eta Europaren migrazio politi- ka gogorrek lehen lerroan jarri dute gaia. Gaur egungo alderdi faxistek, esaterako, beren diskurtsoan barneratu dute pertsona horien eskubideen aurka joa- tea. Maiz, bakarrik migratu duten adin txikikoen kontra. Gazte horiengan begia jarria dute, haiek kriminalizatzeko joera nabarmendu eta gizartean eztabaida sortuz.
Arteak gizartea eraldatzeko balio duela sinetsita, Ados Teatroa konpainiak Giza Eskubideak Eszenara izeneko giza eskubideak lantzeko lan lerro bat sortu zuen 2016an. Konpainiak hogei urte bete berri zituen orduan, eta haien kide zen Koldo Losada erail zuten, taldekideak astinduta utziz. Antzerki taldearen zentzua bilatzeari ekin zioten, eta erabaki zuten gizartea sentsibilizatu eta gizartearen izkinetan dauden kolektiboen arazoak azaleratu nahi zituztela.
Arteak gizartea eraldatzeko balio duela sinetsita, Ados Teatroa konpainiak Giza Eskubideak Eszenara izeneko giza eskubideak lantzeko lan lerro bat sortu zuen 2016an. Konpainiak hogei urte bete berri zituen orduan, eta haien kide zen Koldo Losada erail zuten, taldekideak astinduta utziz. Antzerki taldearen zentzua bilatzeari ekin zioten, eta erabaki zuten gizartea sentsibilizatu eta gizartearen izkinetan dauden kolektiboen arazoak azaleratu nahi zituztela.
Ordutik, iraupen luzeko langabeekin, adinekoekin, buruko gaixotasunen bat diagnostikatuta dutenekin, mendekotasun batengatik errehabilitazioan daudenekin, edota atzerritik laguntzarik gabe etorri diren adin txikikoekin aritu dira elkarlanean. Jose Antonio Vitoria produktore eta gidoilariak azaldu du, guztira sei giza eskubide ardatz izanda, sei antzezlan proiektu sortu dituztela, baina gidoirik gabeak. Azkena, Errenteria- Orereta eta Lezo artean landu dutena, eta bihar estreinatuko dena. Izan ere, interpretazio bakoitza pertsonalizatua da, nahiz eta lan ildo zehatz bat eduki. Performancearen bidez, inprobisatuz, diziplina desberdinak uztartuz eta parte hartzaileen trebetasunak eta bizipenak aintzat hartuz osatzen dituzte taularatze bakoitzak. «Bere kabuz aurrera doan lana da, eta estreinaldiaren egunean amaituko da». zehaztu du Vitoriak. Sormen prozesuagatik, «bai ala bai emaitza desberdina» dela nabarmendu du produktoreak.
Atzerritik laguntzarik gabe etorritako adin txikikoez hitz egitea hedabideentzat gaurkotasuneko gaia dela uste du Ados Teatroako kideak, eta kolektibo hori estigmatizatzen dituen titularrak irakurri ahal direla esan du, ahazturik «bakarrik dauden gazteak» direla. Horregatik, kolektibo horren gaineko lanketa hasi zuten: «Oso erraza da ezagutzarik gabe neska-mutil hauek orokortzen edota gauza bihurtzen aritzea». Orduan, konpainiak pentsatu zuen zarata mediatiko horren aurka haiei ahotsa ematen saiatzea zela egin zezaketena, haien istorioak ezagutarazten.
Era horretan sortu zen bihar Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan, 20:00etan, estreinatuko den Ez dut izenik antzezlana. Obra horren protagonistak zortzi gazte dira, Euskal Herrira bakarrik iritsi zirenak adin txikikoak izanda, eta gaur egun baldintza horietan
jarraitzen dutenak. Era boluntarioan eman zuten proiektuan izena gazteek, eta irailean hasi ziren astean bitan entseatzen. Haiekin batera antzezten arituko dira Aintzane Crujeiras eta Karlos Ngema aktoreak. Gainera, Luis Camino perkusionista musika jartzeaz arduratuko da, eta haren erritmoei esker Afrika presente egongo da, baita dantzagatik ere.
Adin txikikoak direlako eta babestuta daudelako, neska-mutilen adierazpenak jaso bai, baina haien izenik ez du emango HITZA-k. Gizarteak haiengan aurreiritzi asko dituela bat egin dute gazte guztiek. Hori aldatzea gustatuko litzaieke, «eskubideen aurrean berdinak garelako». Epaitu egin ohi dituztela diote, eta horregatik, gaizki eta desberdinak direla sentitzera iritsi direla aitortu dute. Jendearen jokabideetan aldaketak behar direla uste dute aldi berean. Batek adibide gisa kontatu duenez, garraio publikoan esertzera joan zen aldi batean, ondoan zegoen emakume batek bere poltsa mugitu zuen, eta horregatik «beste mundu batekoa» dela sinetsi zuen. Gertakizun hori ez dela bitxikeria bat adierazi du gazteak, joera baizik. Jarrera baztertzaile horiek euren buruarekiko segurtasunean eragina dute, haien izatea zalantzan jarriz: «Esaten diguten modukoak garela sinestera eramaten gaituzte, eta benetan hori sinesten bukatzen dugu. Orduan, nire buruari galdetzen diot: horrelakoa naiz benetan?».
Ezarritakoaren aurka
Hedabideetan ikusi ohi diren eszenak ekarriko dituzte Lekuona Fabrikara. Adibidez, lehorreratzea, eta momentu horretan erantzutera behartzen dizkieten galderak interpretatuko dituzte. Beraz, lehen sekuentzian itsasoa gurutzatzeko erabili duten ontzitik jaitsi berri izango dira gazteak, hoztuta eta izara gorri bat gainean. Denak elkar ezagutuko balira bezala, elkarrekin mugitzen hasiko dira, edo mugiaraziko dituzte, alde batetik bestera. Ezaguna ez den leku batera iristerakoan izan ohi den gisan, ezjakintasuna eta ziurgabetasuna dira nagusi haien buruetan. Batez ere bakarrik daudelako eta adingabeak direlako. Halako batean, harrera egitera gerturatu diren bi pertsona agertuko dira, gazteen zaurgarritasuna agerian jar dezaketen hainbat galdera eginez: «Nongoa zara?» edo «Laguntzarik gabe atzerritik etorritako adin txikikoa zara?». Galdera horien aurrean, etiketa bat ezarri berri dietela ohartuko dira, eta ea horrekin zer esan nahi duten erantzungo diete. Isilunea sortuko da, eta erantzunen bila hasiko dira.
Erakundeen elkarlanaz mintzatu da Vitoria. Izan ere, Lezoko eta Errenteriako udalen babesa jaso dute obrarako. Horien inplikazioa eta haiekin konplizitatea beharrezkoa dela uste du produktoreak, ez bakarrik antzokien jabeak direlako, kultura gizarte eraldaketarako tresna dela sinesten dutenen arteko eta sentikortasuna dutenen arteko sareak josi behar direlako. Haren esanetan, pertsona orok, bizitzako edozein unetan, kulturan parte hartzeko eskubidea du, ikusle moduan ez ezik, aktore moduan ere: «Ez zait axola natura hil itsusiak egiten dituen margolari amateurra bazara, eskubidea duzu marrazteko eta munduan biziko duzun esperientzia hobetzeko».
Argi du eraldatzen duen bizipena dela proiektua. Gizartean eragiteko gaitasuna duela defendatu du produktoreak, jendea jakitun den arazoak beste era batera fokuratzera edo gai horiekiko lehen aldiz hausnartzera bultzatzen duelako.