Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Taldean aurrera egitea baino hoberik ez da

Emakume korrikalarien taldearen lehen saioa egin dute astearen hasieran. Hogei bat izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak. Ilusioz eta taldean ekin diote kilometroak pilatzeko egitasmoari.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/26

Maialen Pikabea Huete urduri zegoen astelehen arratsaldean Koldobike Gezala pilotalekuan. Lezoko emakume korrikalarien taldearen arduraduna da gaztea, eta astelehenean zuten egitasmoaren lehen geldialdia. Estreinako aldien urduritasun hori zen Pikabearena. Berehala uxatu egin ziren dudak. Lehenik bi, gero beste bi, hiru, lau, bi… Orotara hogei bat izan ziren asteleheneko lehen saiora hurbildu ziren emakumeak, askotariko adinekoak gainera. Urduritasuna, gozamena bihurtu zen orduan Pikabearentzat. Den-denei harrera beroa egin zien.

Emakume korrikalarien taldea sortzeko proiektua Lezoko Udaleko Berdintasun eta Kirol sailek landu dute, eta MuittuLezo estrategiaren barrukoa da. «Egitasmorako begirale izatea proposatu zidaten. Allerrun jokatu dut, Josetxo Etxandi pilota txapelketan parte hartu izan dut, Kirol gradua Salamancan ikasi dut [orain masterra egiten ari da], eta Eskola Kiroleko begiralea naiz. BPXport-eko langile naiz aldi berean». Beraz, lezoarrak badu harremana kirolarekin, bermez gidatuko ditu saioak.

Pikabeak nabarmendu du kirol saioak baino gehiago direla astelehenero 19:00etan Lezoko emakumeek egingo dituztenak: «Lehen helburua ariketa fisikoa egitea da. Emakumeak animatzea ariketa fisikoa egitera. Ahalduntze prozesu baten hasiera izan daiteke aldi berean, guk emakumeei baliabideak emanaz autonomia lor dezaten, eta ez bakarrik astelehenetan, nahi dutenean korri egitera joan daitezen». Partaide diren emakumeen artean harremana sortzea eta sozializazio esparrua zabaltzea ere nabarmendu ditu Pikabeak. «Gure artean konfiantza hartzea, finean».

Egitasmoa irekia da. Edozein adineko edo kondizioko emakumeek parte har dezakete. Pikabeak zehaztu du norberaren baldintzen araberako taldeak sortzeko asmoa dutela. Edonola ere, inguruan antolatzen diren herri lasterketetan Lezoko emakumeen taldea parte hartzen ikusten ote duen galdetuta, mantso joateko asmoa dutela adierazi du begiraleak. «Behobia-Donostian eta horrelakoetan parte hartzea urrun ikusten dut. Baina inguruko probei erreparatuta, Errenteriako San Silbestre motzean, edo Lilatoian parte hartzea posible liteke. 2022an, gainera, Korrika dator; hori euskararen aldeko kilometroak egiteko balia dezakegu».

Partaideak
Koldobike Gezala pilotalekura iritsi ahala, eta Maialen Pikabearen harrera gozoa jaso ondoren, frontoiko harmailetan eseri ziren lehenik astelehenean egitasmoarekin bat egin zutenak. Hotz zegoen arratsa, den-denak berokiarekin zeuden; hori bai, korrikarako zapatilak ez zituen inork falta. Horietako bat, Ana Plano: «Ohikoan korri egiten dut, eta ia egunero kiroldegira nator. Taldea sortuko zela jakin nuen, eta animatu naiz. Nire kabuz entrenatzen naiz, eta taldean aritzea onuragarri izango dela uste dut. Maddi Etxebestek, bere aldetik, taldean korri egitearen ideia nabarmendu du: «Lilatoian parte hartzeko asmoa dut. Beraz, hori taldean entrenatzeko aukera badut, hobe. Aurretik ez naiz korri egindakoa; beste kirol batzuetan ibili naiz, baina korrika ez asko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.