Herriko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, Lezokoak elkartearekin hitzarmena sinatu du udalak
4.000 euroko ekarpena egingo dio udalak Lezokoak elkarteari, herriko "garapen sozioekonomikoa bultzatzeko" asmotan.
Udalak Lezoko elkartearekin hitzarmen bat sinatu du, eta beraz, 4.000 euro emango dizkiote bertako “garapen sozioekonomikoa bultzatzeko” helburuarekin.
Jesus Mari Martiarena alkateak adierazi duenez “lehentasunezko jarduera sektoreen artean, merkataritza, ostalaritza eta udalerriko zerbitzuak daudela argi daukagu”.
Bai elkarteak eta bai udalak “merkataritza eskaintza ezagutarazi eta sustatzeko nahia” partekatzen dutela adierazi du udalak, baita herriko biztanleen beharretara egokitzeko egiten duten lana.