Odola ematera deitu du Lau Haizetarak
Merkatuzarren egingo dituzte odol emateak 17:00etatik 20:30era ostegunean.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak odola ematera deitu du, eta horretarako hitzordua egin du ostegunerako, abenduak 2. Merkatuzarren egingo dituzte odol emateak 17:00etatik 20:30era, eta odola eman nahi dutenek, aurrez, 679 22 85 39 edo 600 22 49 50 telefono zenbakietara deitu behar dute.
