Familien arteko babes sarea aurten ere martxan

Bazkarien bueltan elkartzea eta migrante zein bertakoen familien arteko loturak sortzea zuen helburu Bizilagunak proiektuak, pandemiaren eraginez, moldatuta dator, hangoei eta hemengoei arnasa eman eta elkartasunez bidea egiteko.

650 tontor oiartzun

[Galeria] Hiru tontor, aldarri bat: presoen etxeratzea

Errolbide, Munanier eta Zariako gainak hartu dituzte oiartzuarrek, Sarek abiarazitako 650 tontor dinamikaren barruan.

650 tontor orereta

[Galeria] Presoak etxeratzearen eskakizuna, Urdaburu eta Alduraraino

70 bat lagun, bi taldetan banatuta, herriko bi tontorretaraino igo dira, Sareren '650 tontor' kanpainarekin bat eginda.

katuarrain kume

100dik gora katuarrain kume hilda aurkitu dituzte badiaren hondoan

Donostiako Urpekaritza taldekoek aurkitu dituzte arrainak, hilda. Salatu dutenez, tamainagatik ezin dira saldu eta uretara botatzen dituzte.

Pezetak Malawiko LGTBIQ+ komunitatearen sustengu bihurtu nahi dituzte

Pezetak jaso eta euro bihurtu nahi ditu Antxoko Topaguneak, Malawiko LGTBIQ+ komunitatea sustengatzeko finantziazioa lortzeko.

euskara lan kontu txikietara

[Erreportajea] Euskara, lan kontu txikietara

Datorren astetik aurrera, Laninek trebatze saioak eskainiko dizkie enpresei, e-posta eta telefonoa euskaraz modu egokian erabiltzeko.

itxiera perimetrala bukaera

Itxiera perimetrala luzatzea atzera bota du Auzitegi Nagusiak

Eusko Jaurlaritzaren etxeratze agindua eta bilera murrizketak proposamenak bertan behera utzi ditu EAEko auzitegiak. Ez da helegiterik egongo.

Gorritik atera da Lezo

COVID-19aren 100.000 biztanleko tasa 361koa da Lezon. Pasaian 400eko mugatik jaistear dira. Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan ere, tasa beherantz.

kantagiltza erreportajea

[Erreportajea] Bertatik bertara ezagutzea, transmisiorako giltza

‘KantagiLtza’-ren bigarren zikloa Gorka Urbizuk hasiko du, hilaren 23an. Formatu berritzailea da Oiartzungoa, sortzailea hurbilagotik ezagutzeko.

IÑIGO ESNAOLA. SUKALDARIA.

[Elkarrizketa] «18 urterekin ezarri nuen helburu hori askatzeko beharra nuen»

Sukaldaritza eta euskara ondoan jarri eta lehen lerrora ekarri ditu sukaldari lezoarrak. ‘Sukaldaritza eta gozogintza liburua’ Wikiliburua osorik idatzi du, eta sortutako material guztia han txertatzen ari dira. Aske erabil daiteke.

Neska Gazteen Txokoaren hirugarren tailerra hilaren 26an izango da

Emakumeen Etxean egingo dute topaketa, 10:00etatik 14:00etara. Edertasun ereduak eta diskriminazio nahiz indarkeria moduak izango dituzte hizpide.

Ander Iñarra garaile Irati Trailen

Sasoian egin duen bigarren lasterketan lortu du urteko lehen garaipena lezoarrak. Hilaren 19an Munduko Txapelketari ekingo dio, Italian.

Asteburuan, COVID-19aren positiboen beherakada handia Oarsoaldean

Atzo (igandea), hiru kutsatu bakarrik atzeman ziren Oarsoaldeko lau herrien artean. Tasak, ordea, duela astebete baino goraxeago daude.

'Haritzaren itzalean' proiektuak jazza ekarriko du Niessenera ostiralean

Aitor Zorzanoren 'Zortzikotea' proiektuaren emanaldirako doako sarrerak datorren bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Lekuona Fabrikako harreran.

bidania oiartzun herriartekoa

Oiartzungo pilotariak, herriartekoaren finalerdietara

Bidania-Goiatzen —ere bai— 1-2 irabazita, finalerdietarako txartela lortu dute Oiartzuarrek, gehiegi sufritu gabe. Alegia izango dute arerio.

Larrialdi humanitariorako diru-laguntza eman dio udalak SMH-ri

Salvamento Maritimo Humanitario erakundeari 3.000 euro eman dizkio Errenteriako Udalak, itsasoratzeko behar dituzten materialez hornitzeko helburuz.

Bertako denden alde, Amazonen kontra

Oiartzungo Talaia poligonoan elkarretaratzea egin dute eguerdian. Amazonen ezarreraren kontrako mezua zabaltzeaz gain, bertako dendetan eros dadila eskatu dute.

nagore legarreta 21 aulki

Nagore Legarretaren argazki saioak, atzeratuta

'Gorputzen errebuelta' bihar arratsean egitekoak ziren, baina azken orduko arazoak egon dira. Gaur, 'Andrezaharraren manifestua"; bihar, Alaiartekin.

Behobia-Donostia lasterketarako izen emate epea hilaren 15ean zabalduko dute

Azaroaren 14an egitekoa da lasterketaren 56. edizioa; osasun egoeragatik atzeratu behar balitz, 2022ko otsailean egingo litzateke 56. edizioa, eta 2022ko azaroan 57.a.

oiarpe

Oiartzuarrek Bidania-Goiatzen bilatuko dute finalerdietarako txartela

Oiartzun ordezkatzen duten pilotariek bihar goizean jokatuko dituzte itzuliko hiru norgehiagokak. Alde politarekin joango dira Gipuzkoa erdialdera.

Gehiago