
Donibaneko irisgarritasuna bi igogailurekin hobetzea asmo duen proiektuaren idazketa 23.550 eurogatik esleitu du udalak. Idazlanaren egikaritzeak sei bat hilabeteko luzapena izango duela aurreikusi dute.

‘Prestige’ ontziaren marea beltzak norabide berri bat eman zion ‘Mater’-i; «esperientzia transformatzaileen bitartez gizartea eraldatzea». Suberbiolak saria jaso du bi hamarkadako lanagatik.

Ttur-tturrek ipuin laburren lehiaketa abiarazi du, irudien erronkan erabilitako oiartzuerazko hitzen bat sartuta. Ekainera arte dago egiteko epea.

Errenteriako emakume eta gizonen berdintasunerako III Planak barnebiltzen dituen lau ardatza estrategikoetako bat aurkeztu du gaur udalak. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ardatza da zehazki, eta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin egin du aurrera datozen urteetarako estrategiak

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bere ardurapean zuen lokalean substantzia sorgorgarriak saltzea egotzita. Autoritateari atentatua ere leporatu diote, agenteei aurre egiteagatik.

Festen ordez egin beharreko kultur ekitaldietarako proposamenak jasoko dituzte hilaren 11n. Adin tarteak eta auzoak kontuan hartuko dituzte.

Hilaren 16ean herri eta deserriaz, emakume sortzaileen egoeraz, migrazioaz, zaintzaz, kolonizazioaz eta arrazismoaz diharduen obra taularatuko dute.

Proiektuaren helburua da Lezon dauden hegazti intsektujaleari buruz herritarrak sentsibilizatzea. 19:00etan da aurkezpena.

LGTBIfobiaren kontrako jardunaldiak antolatu ditu LGTBI+ Mahaiak Errenteriako Udalarekin elkarlanean.

Txirritxo txikiak bere espazioa du Altzaten, eta bertan hazi eta ugaldu da urteetan.

Astelehenetik ostegunera Oarsoaldean COVID-19agatik 77 positibo gehiago atzeman dituzte. Joan den asteko epe berberean 67 izan ziren kutsatutakoak.

Aldizkaria egin du Errenteriako PSE-EEk agintaldiaren lehen erdian egindakoak jendartean zabaltzeko. Etxez etxeko banaketarekin hasi dira jada.

'Gora herriak' iniziatibak aurrera darrai. Dantza kurduak ikasteko saioa egingo dute gaur arratsaldean, eta beste bost ekintza hilaren 12ra arte.

Lehenengo emanaldia bihar eskainiko dute, Niessen Kulturgunean. Denera sei ekintza antolatu dituzte, bost egunetan; hilaren 27an izango da azkena.

Uztailean eta irailean emango dituzte eskolak Oarsoaldeko lau euskaltegietan, HABEren azterketak prestatzeko aukera izan dezaten hala nahi dutenek

Hilaren 21ean hasiko da udako denboraldia Beraun eta Fanderiako udal igerilekuetan irailaren 12ra arte.

Bazterrak zaintzeko deia egin du udalak, Bianditz bezalako tokiekin jarraitzeko. "Mendiak ez dira zabortegiak, izan gaitezen arduratsuak", esan dute.

Jesus Mari Martiarena alkateak eta Joxean Sanchez Ingurumen eta Trantsizio Ekologikoko zinegotziak zuhaitz bat landatu dute, Markesanen.

Larunbatean, 16:30ean haurrentzako emanaldia jasoko du Gezala Auditoriumak, eta 19:00etan 'Non dago Mikel?' dokumentala (sarrerak agortu egin dira).

Lezoko PSE-EEk agintaldiaren bi urteetan egindakoaren berri emateko aldizkaria egin du. Lezoko postontzietara emango dute.