
Galder Perezek sortutako ‘Lurrun minez’ obra taularatuko dute igandean Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Gizonezkoentzako sauna batean gertatutako drama islatuko dute, bi saiotan.

Udaletxe aurrean, Herriko Plazan amaituko dute diana.

Eremu gorri eta laranjaren arteko dantza horretan, pilotariek ezin izan zuten jokatu pasa diren bi asteburuetan. Aste honetan hamazazpi jokatuko dituzte.

Lehenengo prestaketa bilera egin zuten pasa den astean, eta bigarrena datorrenean izango da. 72 haur jaio ziren Oiartzunen pasa den urtean.

Koalizioak argitu du udaleko Ingurumen teknikariaren nahiz lorezaintza zerbitzuko teknikariaren txostenak zuhaitzak moztearen kontrakoak direla.

100.000 biztanleko tasa 493raino jaitsi da. Otsailaren 11tik zazpi kutsatu izan dira herrian orotara, horietatik bat atzo.

Taldekideak Gure Zumardian izango dira bihar 18:00etatik 20:00etara harpidetu nahi dutenei txartelak banatzeko: 20 euro banakakoa eta 50 familiakoa.

Añorgaren zelaian jokatuko dute lezoarrek. 2020ko urriaren 18ko asteburuan jokatu zuen taldeak ligako lehen partida, orain arteko bakarra.

Orain Herriak deitutako ibilaldia Errenteria-Oreretan amaituko dute gaur, bertan 19:00etan izango den elkarretaratzearekin bat eginez.

Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzarekin bat eginez, zapi aldarrikatzailea egingo dute Antxoko Kultur Etxean, 12:00etan.