Jaizkibelen hainbat arau jartzeko eskatu dio Eguzkik Espainiako Armadari

Espainiako Defentsa Ministerioak 300dik gora hektarea ditu mendian. Eremu horietan hainbat arau eta muga ezartzeko galdegin du erakunde ekologistak.

Estefano eta Ruben Lehen Mailako Pala Motzeko finalera

Asteburu ona  berriro EPLEko pilotari federatuentzat. Izan ere, Estefanok eta Rubenek Gipuzkoako Pala Motzeko txapelketarako final handirako sailkatzea lortu baitute.

Zaporeak egitasmoa laguntzeko janari bilketa egingo du Piztu Lezok

Zaporeak-en berri emateko hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako. 24an herritik joango dira jakiak biltzera, kalejiran. Horiek uzteko kaxak daude dendetan.

Lezoko emakume ezagunen erakusketa, abian.

Lezoko emakume ezagunen argazki erakusketa abiatu nahi du udalak

Hezkidetza Mahaia osatzen duten eragileek martxan jarritako iniziatiba da, eta Martxoaren 8aren testuinguruan prest egotea nahi dute.

AHTren Astigarraga-Lezo trenbide zatia ez egiteko mozioari argi berdea

AHT Geldituk, Eguzkik eta Ekologistak Martxan eragileek AHTaren salgaientzat izango litzatekeen Astigarraga-Lezo trenbide zatia egin ez dadin eskatzeko mozioa aurkeztu zuten joan den asteazkenean plenoan.

Jostailu hezitzaileak bilduko ditu Gurutze Gorriak, haur denek oparia izan dezaten

Gabonetan familia bat bera ere oparirik gabe gera ez dadin jarri du martxan, beste urtebetez, kanpaina Gazteen Gurutze Gorriak.

"Ez dago baldintza nahikorik Santomas egunik ospatzeko"

Osasun egoerak ez duela aukerarik ematen Santomas Eguna antolatzeko ondorioztatuta, bigarrenez bertan behera gelditu da azoka, Santomas batzordeak arduraz, hala erabakita.

[Galeria] Txerri Egunak, hirutan banatuta, Oiartzun hartu du

Madalensoro, Elizalde Herri Eskolako pilotalekua, eta plaza izan dira aurtengo jaiaren erdigune. Eguraldia lagun, giro ederrean joan da goiza.

"Mikel eta larriki gaixo diren gainontzeko presoek etxean behar lukete"

Elkartasunez bete dute Herriko Plaza Mikel Arrietak etxean beharko lukeela errepikatu eta ukatu dioten gradu progresioa salatzeko.

[Galeria] Pasai Antxoko Gabonetako Krosa 2021

Iosune Alberdi eta Sergio Roman izan dira lasterkari azkarrenak kategoria femenino eta maskulinoan, hurrenez hurren. Sari berezi gehiago banatu dituzte.

Mari Domingi eta Olentzeroren harrerarako sarrera ia guztiak amaituta

Biharko antolatutako hitzordu guztiak agortuta daude jada, eta etzirako bakan batzuk baino ez dira libre gelditzen: 11:15 eta 11:30erako hitzorduetarako zortzi gonbidapen, zehazki.

Gabonetan ere bai, Lezoko emakumeak lasterka

Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (astelehenak dira) berriz ere geldituko direla jakinarazi dute emakume korrikalarien taldeko kideek.

Egutegiak banatzen hasi dira

Egutegiak eskuratzeko 08:30etik aurrera joan beharko dute lezoarrek Kultura Aretora astegunetan. Udalak jakinarazi du egutegien 2.000 ale atera dituztela.

Kolore biziek hartu dituzte Gaztañoko frontoiaren hormak

Gaztañoko frontoirako sortu zuten diseinu proiektuak bete ditu horma zuriak.

Lezo-Jaizkibeleko izen ematea, 2022ko lehen segundotik zabalik

Lezo Jaizkibel mendiko lasterketan izena emateko epea urtarrilaren 1a iritsi bezain pronto zabalduko da. Kirolprobak-en webgunean eman behar da izena.

Kalera aterako dira, "diskriminaziorik gabe" bizi nahi dutela aldarrikatzera

Herritar talde batek elkarretaratzera deitu ditu oiartzuarrak igandean. Ondoren, poteo herrikoia egingo dute.

Gabonekin batera, trafiko aldaketak

Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena emango du udalak hilaren 24, 25, 31, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Neguan eta udaberrian baimendutako ehiza uxaldiak jakinarazi ditu aldundiak

38 uxaldi izango dira orotara Aiako Harria Natura parkea Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE); eremu hori Natura 2000 Sarean babestuta dago.

Igandean, bigarren Aixkolari Gazteen Xanisteban Saria

Hiru bikote lehiatuko dira. Beheko plazak jasoko du txapelketa.

Bibliotekak ordutegi berezia izango du Gabonetan

Hilaren 24 eta 31n goizez irekiko dute soilik, eta hilaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Gehiago