
Udan zehar herriko hainbat emakumeek pintzelkadaz pintzelkada osatu duten horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean.

Pilar Garrido Podemosen Gipuzkoako senatariak hainbat galdera erregistratu ditu Kongresuan. Adifen obra bulebarra sortzeko "urrezko aukera" dela uste du.

Lau tailerrak euskaraz egingo dituzte, eta hainbat arlo ukituko dituzte, beti ere, neska gazteen interesetatik abiatuta.

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte aurten. Denera lau antzezlan eskainiko dituzte, San Pedro, Donibane eta Antxon.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aldaketa klimatikoaren gainean sentsibilizatzeko eta horren aurka trebatzeko martxan jarritako lehiaketa da Klima Bai!.

Euskal kostaldea promozionatzeko hilaren 12tik 17ra bitartean izango da Albaola Bartzelonan; Pasaia Itsas Festibalaren eta 'Elkanoren lehorreratzea' ekitaldiak aurkeztuko dituzte bertan.

Erein argitaletxeak liburua argitaratu du, 2019 eta 2020 urteetako ekitaldietan sarituen lanak biltzen dituena, tartean idazle oiartzuarrarena.

Pasaiako kirol talde gehienek etxean izango dute datorren asteburuko hitzordua. Areto futboleko hiruak Donibaneko kiroldegian izango dira.

Ordenantza fiskaletan %1,5eko igoera proposatu du gobernu taldeak, salbuespen eta hobariekin. Beharrezkoa jo du zerga bilketa, politika publiko sendoak bermatzeko.

Alkateak adierazi du topoaren zubiak eraitsiko dituztela, obrak bukatu eta urtebetera. Atzoko udalbatzarrean, hitza hartzeko tartea izan zuten hainbat antxotarrek.

Montxo Jimenez Esku Pilota Memorialaren finala jokatu zuten ostiralean, ijito astearen barruan.

Udalaren hainbat eraikinetan argindarrarekin harremana duten lanak egin behar dituzte goizean. Horregatik, ohikoa baino geroago hasiko dira herritarrak jasotzen.

Hilaren 18tik 24ra 21 positibo atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan. Aurreko epealdian (hilaren 11tik 17ra) sei izan ziren kutsatutakoak.

Allerruren kontra jokatu dute eskualdeko derbia. Partida gorabeheratsu bat kontrolpean zutela zirudienean iritsi da Allerruren bigarren gola.

Izena emateko epea, azaroaren 12an amaituko da. Webgune bidez egin behar da, eta ordainketa, matrikula egiteko unean ordaindu behar da: ikastolako bazkideek 430 euro, eta hala ez direnek, 470.

Aldi baterako kontratua eskaini du euskaltzaleon topaguneak, lau ordukoa astean, eta 2022an zehar lanaldia luzatzeko aukera ere aurreikusi du.

Allerruren talde nagusiek ez dute garaipenik lortu. Munttarpeko neska seniorrek galdu, eta mutilek irabazi. Areto futbolean, denetik. Kurkubi ezinean Atletico San Sebastianen kontra.

Ustez, baimendu gabeko eremu batean ehizako eskopeta batekin tiro egiten ari zen atxilotua. Herritar bati mehatxu egin zion ehiztariak