
Herriko burdinola zahar horiek ikertzeko proposamenak hilaren 30era arte aurkez daitezke. Udalak 6.000 euroko laguntza emango dio bekadunari.

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegietan ikasturte berrirako izena eman daiteke, irailaren bukaerara arte. Urriaren 4an hasiko dituzte eskolak.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, 680 71 94 22 telefono zenbakira deitu behar dute.

Girizia Elkarteak antolatu du sagar bilketa. Plazan arituko dira, kizkiarekin, goizean zehar, bertako sagarra biltzen.

Gol bateko aldeagatik galdu dute oiartzuarrek, Añorgaren zelaian. Etxekoek bigarren zatiaren lehenengo minutuetan sartu dute partidako gol bakarra.

Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan jarri da lezoarra, zazpi probetatik bi bakarrik egin eta gero. Hurrengo lasterketa Euskal Herrian du.

Beti moduan, dena ematera joan dira gaur Hibaikako emakumeak Donostiako badiara. Bigarren txandan eta laugarren kaletik aritu da Maddalen ontziko eskifaia eta seigarren postuan sailkatu dira errenteriarrak.

XVIII. mendeko patatxa ontzi baten planoak jarraituz, 'Juanita Larando' ontzia eraiki dute Albaolako ontzigintza eskolan, eta, gaurkoa aurkezteko eguna izan da. Bertan egon dira udal eta Albaolako ordezkariak.

Aldaketa bat izan da programan agenda arazoak direla medio. Lleidako alkate Miguel Pueyo i Parisen ordez, Dolors Sabater Puigek hartuko du parte.

Gimnasiako hiru talde, Yoga bi talde, pilates bi talde, eta stretching bi talde izango dira aukeran, guztiak goizez eta plazak mugatuta daude.

Azaroaren 10era arte izango dute epea 2021eko hondakinen tasa ordaintzeko. Jarduera ekonomikoen zerga ere epe berean ordaindu beharko da.

Kalte delitu bat leporatuta, 20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Atxilotuak, ustez, hiru edukiontziri su eman die.

Ariketa fisiko osasuntsua egiteko helburuarekin, Elorsoro kiroldegian jarriko dute zita, astero. Tipi-Tapa Abittu zerbitzuaren barruan dago.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak martxan jarri ditu bi arlo horiek sustatzeko laguntza lerroak. Urriaren 27ra arte egin daitezke eskaerak.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 'ailletu' hitza proposatu du aste honetarako. Meme edota bideoak sare sozialetara igotzeko deia ez da aldatu.

Urteko batzar nagusia egingo du urriaren lehenengo egunean. Besteak beste, Covid-19ak sortutako egoera eta zuzendaritza berria jorratuko dituzte.

Lezoko kirol elkartean aasteburuan lehian izan dituen bost taldeetatik, hiruk lortu dute hiruna puntu lortzea. Hurrengo asteburuan hasiko dira beste kiroletako ligak.

Oiarpeko pilotariek bederatzi partida jokatu dituzte asteburuan; lau Madalensoron. Horietatik bostetan nagusitu dira oiartzuarrak.

157 metro koadroko lokala da, eta biltegia ere badauka. Datorren astean auzo batzarra egingo da bertan, auzoko gaiei buruz hitz egiteko.

Bilera antolatu du ostegunean (hilak 30) Xenpelar Etxean 17:30ean, eta interesa izan dezaketen elkarte eta norbanakoak parte hartzera deitu ditu.