Komunitatea saretuta erantzun nahi dute

Batzarrera deitu du gaur arratsaldean EH Bilduk. Azken asteburuetan, herrian gertatzen ari direnak kezkatuta bildu dira Karlos Saldise plazara, aurreko asteburuko egoera bezalakoak ez errepikatzeko irtenbide bila.

txinalka itxoiten

Txinalkak aurten landu duen antzezlana ikusteko ez da gehiegi itxoin behar

Oiartzungo helduen antzerki eskolak bi saio eskainiko ditu igande arratsaldean. 'Itxoiten' antzezlana taularatuko dute. Sarrerak, txokolategian salgai.

Ijito kultura bertatik bertara Herri Arte Eskolan

Ijito musika, dantza, kantu eta kultura ezagutzeko aukera eskainiko du uztailean Herri Arte Eskolak

azkue Literatura Sariak

Bi oiartzuar, Azkue Literatur Sarietako palmaresean

Haurtzaroko Maren Herrerak eta Ane Mujikak aipamena lortu dute Euskaltzaindiaren literatur sariketan. Haurtzaro izan da lan gehien aurkeztu duen ikastetxea.

Gazte Mailako III. Aurresku Txapelketa Nagusia, igandean Niessenen

Erein elkarteak antolatutako lehian A eta B sailetako dantzariak izango dira. 11:30ean hasiko da ekitaldia. Aurrez gonbidapena eskuratu behar da.

[Galeria] Asteburuko "ekintza bandalikoak" gaitzetsi ditu Lezoko Udalak

Larunbat gauean kale zurrutean hainbat pertsona izan zirela zehaztu du udalak, "gazteak eta helduak zeuden. Inguruko herrietako jendea ere ikusi zen".

udako igerilekua 2021

Hilaren 12an irekiko dute udako igerilekua, irailaren erdialdera arte

Aurten, epeari dagokionez, ohiko denboraldia egingo dute, baina COVID-19arengatik hartu beharreko neurri guztiak hartuta. Tarifen berri eman dute.

Jaizkibelgo bigarren dorrea zaharberritzen hasi dira

Lanek sei hilabeteko iraupena izango dute. Oinezkoen bidea zabalik mantenduko dute, baina eragozpenen bat izan daitekeela ohartarazi du udalak.

zure alboan elkar

Lide Larrearen 'Zure alboan' saritu dute 13. Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan

Haurtzaro Ikastolako ikasleak E Mailan —DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak— bigarren saria lortu du. Argitaletxeak tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartelarekin saritu du.

Artxibo irudia sanferminak

Aurtengo 'ez-jaiak' nolakoak izango diren zehaztu du Udaltzaingoak

Txosnak, herri bazkariak eta kalejirak debekatuta egongo dira. Kirol jarduerak eta kultur ekitaldiak edukiera jakin batekin egin ahalko dira, 00:00ak arte.

biyurri saskibaloi

Hilaren 10eko Biyurri Saskibaloi Txapelketan izena eman daiteke

Egun osoan zehar jokatuko dute txapelketa, Haurtzaro Ikastolako kantxan. 'Sartu hirukoa pandemiari!' lelopean antolatu dute txapelketa.

arizmendi-eneko lorategia

Arizmendi-eneko lorategia herritarrei irekita egongo da gaurtik aurrera

Egunero irekiko dute, egunez, herritar guztientzako. Etxe-museoa larunbatean inauguratuko dute, eta hura bisitatzea ere libre izango da.

Shandra Martinezen ilustrazioak Xenpelar Etxean

2019-2021 urteen artean egindako ilustrazio originalak dira, hiru gunetan banatuta.

biblioteka

Bibliotekak ordutegi murriztua izango du uztaila eta abuztuan

Astelehenetik ostiralera bost orduz irekiko dute Manuel Lekuona biblioteka, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.

Oier Mitxelena oiartzuarra, segalarien finalean

Mutil gazteen kategorian bigarren postua lortu du aurreko bi jardunaldietan. Auritz Alkortaren kontra arituko da buruz buru, Imotzen.

11 kilo zabor jaso ditu Seabinek astebetean Pasaiako uretatik

Hilaren 21etik 28ra 3.400 hondakin puska baino gehiago bildu ditu itsas zaborrontziak, horien artean zigarrokin, tabako bilgarri eta litxarreri poltsak.

Katerin Artola eta Iker Belintxon garaile Zumarragan

Zazpi bikotek parte hartu zuten joan den larunbatean Zumarragan egin zen txapelketan. Maren Galvez lezoarra hirugarren izan zen, Gorka Granadorekin.

garagardoa

Biyurrienearen biharko garagardo tailerra, atzeratuta

Otsaihen artisau garagardogileekin bihar egitekoak ziren tailerra atzeratu dute. Biyurrieneak noiz egingo den jakinaraziko du sare sozialen bidez.

Euskadi eta Jaizkibel kaleetako hainbat zenbakitan ura moztuko dute

Astearteko ur horniduraren mozketak Euskadi etorbideko 1-21 arteko zenbakiei eta Jaizkibelgo 2, 4, 6 eta 8 atariei eragingo die.

San Juanek neska haurren lauko proba irabazi du Espainiako Txapelketan

Txapelketara aulki mugikorreko nesken hiru ontzi eraman zituzten pasaitarrek, eta hiruek ekarri dute domina etxera: urrezko bat eta zilarrezko bi.

Gehiago