lanin trebakuntzak

Euskaraz trebatzeko Laninen ikastaroen bigarren txanda, ekainean

Telefonoz aritzeko ikastaroa zein mezu elektronikoak euskaraz txukun idaztekoak eskainiko dituzte. Izena emateko epea irekita dago.

Natur ondarea bertatik bertara ezagutu dute ikasleek

Ikasgelak natur eremuarekin trukatu dituzte Errenteria-Oreretako sei ikastetxeetako LH eta DBHko 455 ikaslek ordu batzuetan.

COVID Iraunkorra plataformako hiru herrikideekin bildu da Aizpea Otaegi

Bizi duten egoera gertutik ezagutzea izan da helburua eta ikusarazteko laguntza eskatzea.

plenoa

50 urte zituen uraren araudia berritzea erabaki du plenoak

Gai zerrendatik kanpo, asteburuetako gertakariak izan dituzte hizpide. Jexux Leonet alkateak esan duenez, ez dute "irtenbide magikorik" eta ezin dela herria poliziaz josi.

hiru binaka

'Hiru binaka' iniziatiba artistikoa sortzaileen bila dabil

Hogeina minutuko sei piezarekin osatu nahi dute ' Hiru binaka'-ren bigarren egitaraua. Edozein diziplinako sortzaile oiartzuarrak nahi dituzte.

Udalerriaren antolamendua erabakitzeko parte hartze prozesua abian da

Ekainaren lehenean ekingo zaio HAPO berriari dagokion partaidetza prozesuari. Pasaiaren egitura fisikoari buruzko erabakiak hartuko dituzte.

Hasi du bidea Lekuonak

Txaloka hartu dute Lekuona Fabrikako langile eta arduradunek gaur 09:00etan sartu den lehen erabiltzailea.

'Jaizkibel-Lezo historian zehar' erakusketa, hilaren 31n zabalik

Eguzki talde ekologistak Lezoko Udalaren laguntzarekin antolatutako mostra ekainaren 4ra arte izango da zabalik, Kultura Aretoan.

Zapatistei elkartasuna adierazteko hitzordua

Ekainean helduko da Europan barrena Zapatistak egiten ari diren bira, eta horri begira, elkartasun eguna antolatu dute Oreretako hainbat eragile, mugimendu sozial eta mugimendu zapatistarekin lotura duten hainbat pertsonek.

lekuona

Lekuona Fabrikak bihar zabalduko ditu ateak

Astelehenetik ostiralera izango da zabalik 09:00etatik 20:00etara, eta irekiera egunetik bertatik ekintzak antolatu dituzte Plaza izeneko programaziorako espazio berezietan

Pasaia Kayakeko haurrek asko dute Espainiako Kopan emateko

Banakako nahiz binakako modalitatean lehiatuko dira 13 eta 14 urteko gazteak. Guztira bederatzi piraguistek osatuko dute klub pasaitarraren ordezkaritza.

Euripean, baina udari harrera egin diote

Herriko dantzariek eta txistulariek ahalbidetu dute aurten ere San Joan bezperako soka-dantza egitea. Euripeko ekitaldia izan zen asteazkenekoa.

Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du larunbatean

San Pedroko ez-jaien karietara musika emanaldia antolatu dute asteburua girotzeko. San Pedroko Alkateordetzaren aurrean izango da, 19:00etan.

Garagune berria, aniztasun intelektuala duten pasaitarrentzat

Instalazio berria Trintxerpeko Arrandegi kalean dago eta hamabi plaza berri egokitu dituzte bertan Pasaia inguruko bizilagunentzat.

Allerruk zazpigarren taldea nahi du, nesken Haur Mailakoa

Azken sasoian izan dituen sei taldeei beste bat erantsi nahi dio futbol taldeak. Horretan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

iturria

Ombuaren Itzala bertso festa giro paregabean ospatu dute

60 bat lagun bertaratu ziren Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza bildu duen Ombuaren Itzala filmaren berri izateko.

Ehungintzan trebatzeko tailerrak eskainiko dituzte uztailean zehar

Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango dira jarduerak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea.

artaso elkarteak oiartzun

Oiartzungo elkarte gastronomiko gehienak, irekita

Murrizpenak kenduta, herriko elkarte gastronomikoak berriro martxan daude. Oraindik funtzionamenduan ez daudenak asteburuan irekiko dituzte.

San Juanen lan ona aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan

A eta B finaletan izan ziren talde sanjuandarreko hainbat ontzi joan den asteburuan Legution jokoan izan zen Espainiako Txapelketan.

Gehiago