Antxo eta Trintxerpe garbituko dituzte udalerriko ikasleek

Karmengo Ama, Pasaia-Lezo Lizeoa eta Anunciatako gazteak igandean barruti bakoitzean elkartuko dira, 11:00etan, joko artean euren kaleak garbitzeko.

Komun publiko berri bat izango dute bidegorriaren erabiltzaileek, laburrean

Ugaldetxoko bidegorrian egingo dute komun publikoa, eta udala hasi da dagoeneko lanekin.

'Gora herriak Kurdistan-Euskal Herria', hilaren 27tik ekainaren 12ra

Bixi-Bixi Elkartearen ekimenez abiarazitako 'Gora herriak' egitasmoak elkartasun besarkada helaraziko die aurten kurduei. Bi asteko egitaraua prestatu dute.

Deportazioa lehen lerrora ekarriko du Sare Herritarrak

Susana Panisello Sabate kataluniarrak, 'Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto' liburua aurkeztuko du Xenpelar Etxean hilaren 27an.

zeinu hizkuntza abaraxka

[Bideoa] Denok ulertzeko moduko murala, ludotekan

Abaraxka ludotekako arduradunek horma irudia margotu dute, zeinu hizkuntzaren alfabetoarekin, inklusioa aldarrikatzeko.

eskola agenda 2030 oiartzun basoak

Basoak hizpide izan dituzte ikasleek eta udaleko ordezkariek

Eskola Agenda 2030 barruko saioa izan da, ikasturte bukaerakoa. Herriko basoen diagnostikoa egin eta konpromisoak hartzeko eskatu diote udalari.

Podiumean izan da Pasaia Kayak asteburuko bi txapelketetan

Bost domina lortu dituzte K-2 ontzien Euskadiko Txapelketan (larunbatean), eta txapela eta zilarrezko beste bat Haurren Euskadiko Txapelketan (igandean).

2021 atsolorra

Igandean egingo diete 2020an jaiotako oiartzuarrei atsolorra

72 haur jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 35ek hartuko dute parte ekitaldian. Arizmendienean izango da, eguraldiak errespetatuz gero.

Kolonbiar Gobernuaren "errepresio basati eta bidegabea" salatu du udalak

Apirilaren 28tik herria pairatzen ari den indarkeria gaitzesteko adierazpena argitaratu du Pasaiako Udalak. Hainbat konpromiso hartu ditu.

Herriarteko finaletik urrats batera da Errenteria

Aizpurua eta Chiapuso Trinketeko finalera pasa dira taldekide diren Taberna eta Aranbururen kontrako derbian garaitu ondoren. Final Handian, Behar Zanako Maiz eta Esnaola izango dituzte aurkari.

Manchester Txikiaren gaineko monografikoa berrargitaratu du udalak

Lekuona Fabrikan banatuko dute liburua hilaren 21etik aurrera 09:00etatik 20:00etara, eta udaletxean, 08:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera argitaratu diren 400 aleak agortu arte.

Antzerki eskolan aurrematrikulatzeko epea zabalik dago

2021-2022 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago, hilaren 30era arte. Gaztetxo zein helduei zuzendutako ikastaroetan egin daiteke aurrematrikula.

Espazio publikoan nola sentitzen diren azaleratu du Anunciata ikastetxeko neska talde batek

Herritik jarri dituzten kartel batzuen bidez, "inguru konprometitua, ahaldundutako gazteak" komunikazio kanpaina egin dute. Neska taldeak herritarrak kontzientziatu nahi izan ditu, adi egon daitezen komunitate gisa.

'Antroan intro', sarrerarik gabe

Orratx! Antzerki Taldeak larunbatean eta igandean sortu duen azken antzezlanaren estreinaldia egingo du herrian. Ez dago sarrerarik.

elizalde el watan

Elizaldeko LH6koek El Watani bideratu diote azoka solidarioan bildutakoa

Maiatzaren 21ean azoka solidarioa egin zuten Oiartzungo plazan. 405 euro lortu zituzten, eta El Watani eman dizkiote. Ur bidoiak erosiko dituzte.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Txirbillari tiraka

Garraio publikorako Espainiako Gobernuak laguntza eman duelako, PSE-EE pozik

Errenteria-Oreretako garraio publikorako 161.238 euro bideratu ditu Espainiako Gobernuak PSE-EEk azaldu duenez

Ibil Bedi talde nafarra, igandean Antxon

Antxoko Topaguneak antolatutako kontzertua igandeko 18:00etan hasiko da, Ibaiondon da. Tokiaren erreserba egin behar da aldez aurretik.

ura eta estolderia
auntxa

Auntxa Trikitixa Eskolan izena eman daiteke, datorren ikasturterako

2021-2022 ikasturtean izena eman daiteke. Sei urtetik gora duten gazte eta gaztetxoei zuzenduta dago nagusiki, baina helduak ere animatzen dira.

Gehiago