Aritz Leonet eta Larraitz Etxebeste, azkarrenak Joanes Herrira lasterketan

129 korrikalarik hartu dute parte lasterketaren lehenengo edizioan. Joanes Larretxea presoa gogoan eduki dute 6,5 kilometroko ibilbidean.

joanes herrira lasterketa Podiumera igo ziren lasterkariak.

Atzo goizean egin zuten, lehenengo aldiz, Joanes Herrira herri lasterketa, Oiartzungo Sarek antolatuta. 6,5 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten 129 korrikalarik, plazan hasi eta bukatuta.

Horietan guztietan azkarrenak bi oiartzuar izan ziren: Aritz Leonet eta Larraitz Etxebeste. Honakoak dira gizon eta emakumeen kategorietan podiuma osatu zutenak:

Gizonen podiuma

  • Aritz Leonet Aranburu: 0:22:31.
  • Jon Urtizberea Maza: 0:23:09.
  • Alberto Bellosillo Perez: 0:23:14.

Emakumeen podiuma

  • Larraitz Etxebeste Lizaso: 0:28:16.
  • Lorea Mugeta: 0:31:27.
  • Edurne Jauregi Casares: 0:32:32.

Sailkapen osoa ikus daiteke herrikrosa.eus webgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.