'Apeotheòsis Buffo' antzezlana, igande arratsalderako plana
Des Aires antzerki taldearen obra ikusi ahal izango da Juanba Berasategi aretoan. Dionisioren bakanalera bidaia izango da antzezlana.
Datorren iganderako, hilak 9, antzezlana programatu dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Des Aires konpainiak Apothèosis Buffo obra taularatuko du. Xabi Lopez Jabato-ren ideia originala da antzerki pieza hori, eta berak jokatzen ditu lanaren 30 pertsonaiak.
Sarrerak online eros daitezke, Bibe.me-ren bitartez. Bestela, igandean bertan eskura daitezke, Donibaneko aretoaren txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik (19:00etan hasiko da saioa).
Honakoa da Apotheòsis Buffo antzezlanaren sinopsia:
Dionysos, ardoaren eta antzerkiaren jainko greziarrak bere Bacanal-era gonbidatzen gaitu; baso ilunetik lurpeko iluntasun sakonera; giza tragediaren ahanzturara, estasira, basatiaren neurrigabekeriara.Hogeita hamar bat pertsonaientzako aktore bat.
Legeei, ordena naturalari eta mundu moralari buruzko gogoeta sorra eta taupakaria.
Ardoa, narkotikoak, haragia, maskarak eta satiroak. Ikuspegi satirikoa eta
Munduko nihilista. Tragediak konfliktoa behar du, antzezpenaren parte da dena!