Oiarpeko lau pilotari txapela jantzita bueltatu dira Sopelatik
Oihan Etxeberria, Mikel Leonet, Aitor Etxeberria eta Unai Zelarainek txapela jantzi dute Bizkaiko herriko txapelketan. Oier Zabaleta, txapeldunorde.
Baserria KM 0 pilota txapelketa jokatu dute asteburuan, Sopelan. Oiarpeko pilotariak maletategi betearekin bueltatu dira Bizkaitik. Izan ere, oiartzuarrek osatutako bi bikotek txapela lortu dute, eta klubeko beste batek zilarrezko domina.
Oier Zabaleta Gazte Mailan txapeldunorde izan da, Bullon zornotzarrarekin batera. Gaztetxo mailan, berriz, Mikel Leonet eta Oihan Etxeberriak gaztetxo mailan txapela lortu dute, 22-4 irabazita.
Aitor Etxeberria eta Unai Zelaiaran, berriz, haur mailan gailendu dira.
Gainontzeko partidei dagokienez, ez da asteburu oparoa izan Oiarperentzat. Izan ere, 11 norgehiagokatan presentzia izan dute Oiartzungo pilota elkarteko jokalariek, eta lautan bakarrik lortu dute nagusitzea.