Hilaren 20an bueltatuko dira Ttipi-Ttapa ibilaldiak
Kirola edo jardun fisikoa egitera ohituta ez dauden pertsona zaharrei bideratuta dago. Ostegun goizetan egiten dituzte paseoak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Abittu iniziatibaren barruko Ttipi-Ttapa ibilaldiak hurrengo ostegunean bueltatuko dira.
Kirola egiten ohituta ez dauden pertsona zaharrentzako Abittu iniziatiba martxan jarri zuten duela lau urte. Paseo osasuntsuak ematea da eskaintza.
Ostegunero elkartzen dira, Elorsoro kiroldegian, 09:30ean. Bertatik ateratzen dira paseoak.