Pintaketa LGTBIQ+foboa egin dutela salatu dute
Altzibar auzoan aurretik margotutako mezu aldarrikatzaile bat 'moldatu' eta LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako pintaketa egin dute.
Altzibar auzoan —Olalde etxadi inguruan— LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako pintaketa egin dutela salatu dute. Zehazki, Bizitza motzegia da hetero izateko eginda zegoen pintaketaren gainean hetero hitza ezabatu eta LGTBQ idatzi zuten.
Erantzuna berandu baino lehen iritsi da. Moldaketa bat egin diote pintaketa horri, irudian ikus daitekeen bezala. Hiruki arrosa indartzeko baliatu dute erantzuna.
LGTBIQ+ kolektiboak sare sozialen bidez hedatutako mezuan argi utzi nahi izan dute erasoen aurrean ez direla kikilduko: “LGTBIQ+fobiarik ez!!! Ez Oiartzunen ez inon! Aurrean izango gaituzue! Gora gure lumak!”.