Sahararako janaria bilduko dute asteburuan, Alcampon
El Watan elkarteak urteroko janari bilketa egingo du ostiral eta larunbatean, Mamut merkatalgunean. Elikagai iraunkorrak eramateko eskatu dute.
El Watan elkarteak janari bilketa egingo du datorren asteburuan, Alcampon (Mamut merkatalgunean). Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko elikagaiak jasoko dituzte.
Ohi bezala, elikagai iraunkorrak eramatea eskatu dute: pasta, arroza, olioa, lekaleak…
Elikagai bilketa ostiral eta larunbatean —hilak 14 eta 15— egingo dute, merkatalgunea irekita dagoen bitartean (10:00etatik 22:00etara).
Datozen bi asteetan, berriz, Labore Oarsoren egoitzan jasoko dituzte elikagai gehiago. Ikastetxeetara ere iritsi nahi dute.