Ezohiko udalbatzarra egingo dute asteartean, puntu bakarrekoa
REDESAk jarritako kasaziozko errekurtsoan, ebazpena udalaren kontra atera da. Lehenbailehen egin behar dituzte prozedurak kostuak aurrezteko.
Oiartzungo udalbatzarra astearte goizean elkartuko da, ezohiko plenoan. Puntu bakarra izango dute aztertzeko.
Honakoa da gai zerrendako puntu bakar horren arrazoia: “2051/2020 kasaziozko errekurtsoan Epaitegi Gorenak emandako epaiak udalak bere aurka dituen beste 4 auzietan eragina duela eta demanden aurrean amore eman behar denez, lehenbailehen egitea komeni da auzien kostetako kondena ekiditeko.”
Udalak eta REDESAk zuten auziaren sententzia da.