Elizalde Herri Eskolan matrikulazioari buruzko bilera egingo dute, asteartean
Datorren astelehenean hasiko da aurrematrikulazio epea. Elizalde Herri Eskolak nondik norakoak azalduko ditu asteartean, bilera batean.
Datorren astelehenean —hilak 17— hasiko da aurrematrikulazioa egiteko epea, hilaren 28ra arte.
Hori dela eta, Elizalde Herri Eskolak bilera antolatu du, matrikulazioari buruzko informazioa emateko asmoarekin. Datorren asteartean —hilak 18— izango da bilera hori, ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikinean. 17:00etan jarri dute hitzordua.