Urmendi haur eskolako proiektua aurkeztuko diete bi urteko haurren gurasoei
Aurkezpen bilera eta ate irekien jardunaldia egingo dute hilaren 19an. Aurrematrikulazio epea astelehenean hasiko da, apirila bukaera arte.
Urmendi Haur Eskolak jakinarazi duenez, 2022/2023 ikasturteko bi urteko gelarako aurremtrikulazio epea irekiko dute astelehenean, hilak 17. Apirilaren 28a arte egin ahal izango da.
2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak datorren asteazkenean (hilak 19) izango dira, 17:00etan. Urmendiren egoitzan izango dira jarduera horiek.
Urmendiren hezkuntza proiektua, funtzionamendua eta bestelako informazio praktikoa emango dituzte bertan, eta gurasoek izan ditzaketen galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
COVID19ak eragindako osasun neurriak direla eta, aurkezpen bilerara joateko aldez aurretik abisatu beharko da e-posta bidez idatzita edo 943 49 16 59 telefono zenbakira deituta.
Gainontzeko mailak, aurrerago
Martxoan eta apirilean, Urmendi Haur Eskolako beste zikloetako aurkezpen bilerak izango dira: martxoaren 23an Ertainen geletakoa —2021ean jaiotako haurrak— eta apirilaren 27an, Sehasketakoa —2022an jaio(ko) direnak—.
Beraien kasuan baita ere apirilaren 28a izango da aurrematrikula egiteko azkeneko eguna.
2022ko urte bukaeran (azaroan eta abenduan) jaioko diren haurrek ekaina bukaeran izango dute matrikula egiteko aukera berezia.