Batelen Ligako lehenean, hiru garaipen Oarsoaldera
Igandean Loiolako eremuan egindako estropadan Hibaikako neska absolutuen garaipena, eta San Juanen Gazte Mailako neskena zein Promesa Mailako mutilena.
Igandean izan zen jokoan 2022ko Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia, Donostiako Urumea ibaiko Loiolako eremuan. 69 ontzik parte hartu zuten bertan, tartean Oarsoaldeko askok. Zortzi kategoriatan izan ziren lehiak, eta horietako hirutan Oarsoaldeko ontziak garaile: Absolutu nesketan Hibaika, eta Promesa nesketan nahiz mutilen Gazte Mailan San Juan.
Ohorezko postuei erreparatuz, Haur nesketan Hibaika A hirugarren izan zen. Kategoria horretan, baina mutiletan, San Pedro Ak bigarren postua eskuratu zuen. Promesa nesketan Hibaikaren A batelak hirugarren denbora onena egin zuen aldi berean.
Gazte Mailan, mutiletan, San Juan Ak bigarren postua eskuratu zuen. Nesketan, San Juanen garaipenaz gain, Hibaikakoek bigarren izatea lortu zuten. Nesken absolutuetan esana dago Hibaikak irabazi zuela, eta mutiletan San Juanek hirugarren lekuari eutsi zion.
Sailkapen osoa ikusteko, sartu hona. Gipuzkoako Arraun Federazioaren sailkapen nagusi ofiziala da.