ENS ziurtagiria jaso du Oiartzungo Udalak
Udalaren sistema informatikoetan segurtasuna bermatuta dagoela adierazten du. Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei ematen die.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ENS ziurtagiria jaso du. Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei, administrazio elektronikoen arloan.
“Ziurtagiri honek frogatzen du”, azaldu du udalak, “Oiartzungo Udalak bere informatika sistemetako segurtasuna indartzeko beharrezko neurriak hartzen dituela, ENS-ren parametroen arabera”.
Beraz, udalaren informazio sistemetan segurtasuneko oinarri, printzipio eta gutxieneko baldintzak betetzen ditu.
Modu horretan, udalak bere prozesu eta zerbitzu informatikoen arriskuen analisirako kontrolak ezarri eta informazio sistemaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen ditu.